Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Urtarrilaren 27an, larunbatarekin (20:30), bi antzerki taldeen arteko inprobisazio lehiaketa izanen da, La Perle gelan. Baionako "La Malice" taldea eta Bordeleko "La Tipi" taldea izanen dira aurkariak. Artetan, bertsulariak inprobisazioaren parte izanen dira. Tokiak 5 eta 15 euro artean kostatzen du, harpidetza hartuz, hiru antzerki 35 eurotan. Erreserbatzeko,
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a Urtarrilaren 19tik 28ra, berriz ere hemen ditugu Bixintxo bestak. Menuan, apairuak, mus txapelketa, odolki eta fandango lehiaketak eta karrika ibilaldi alaituak! Urtarrilaren 20 eta 27an, frontoiko aterpea besta batzordearen rock, pop eta elektro egitarauarekin durundatuko da. Besten idekitze ekitaldirako, herriak musikaz lagundu ibilaldi batera gomitatzen ditu jendeak, karriketan, ziburutarrek sortu Aña txotxongilo erraldoiarekin! Herriko Etxearen balkoi pean...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Bixintxo bestak
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
2023ko harat hunatak
Lau sortze et hiru heriotze izan ginituen jaz herrian.
Sortzeak- Haramboure Emilie (Etxebeheria), Darraillans LeiaFabienne, Alexandra eta beste 2 burasoek hedabideetan agertzea onartu ez dutenak.
Heriotzak- Yves Etcheverry 62 urte (Jonatea) Aña Bordalecou 90 urte (Agur) eta Jean-Michel Etchart 71 urte (Atherbea).
Urteberriko agiantzak
Urte berri hau denentzat zoriontsua izan dadin...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Herriko Etxeko agiantzak
Urtarrilaren 28an(11:30), Herriko Etxeaniraganen dira aurtengo agiantzak. Auzapezaren agiantzen ondotik zintzur bustitzea eskainia izanen da.
Arberoa 15 urte kontzertua
Bere 15 urteren kari, Arberoa ikastolak kontzertu handi bat antolatzen du urtarrilaren 27an, Hazparneko Mendeala gelan.
Afixa buru Izaro bizkaitar artista, bere azken albumaren aurkezterat jiten dena. Parada bikaina euskal musikako...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Joseba Sarrionandia idazlearekin batera, urte berri on!
Urte berriari zer eska?
Izan mutil izan neska
Bizi gaitezela barrezka
Ta ez itota kezkaz kezka
Urte berriari zer galde?
Egin dezatela gaitzek...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Bizkasoro filma
Urtarrilaren 14an L'Aiglon zinegelan "Bizkarsoro" Josu Martinez-ek egin filma ikusgai izanen da (17:00). Film hau Baigorrin egina izan zen, 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Bizkarsoro herria ez bada existitzen ere, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren edozein euskaldunen istorioa da kontatua.
Proiekzioaren ondotik Josu Martinez filmegilea hor izanen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016