Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a

Hiriburutar bat Hawaira


Uhaina-Kailani Hegoas hiriburutar txapelduna da, bodysurf-eko txapelketa anitz irabazi dituena. Munduko Bodysurf Itzuliko finalean parte hartuk du Hawaiin, ekainaren 4tik 14ra. Haren sostengatzeko, diru emaitzak egiteko kutxa idekia izan da. Herriko Facebook orrian esteka atzeman daiteke. Xantza on Uhaina!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a

Parropia - Zurgintza - Pilota

Parropia

Azkaine, Senpere eta Sara parropiako hiru herrietako elizetan laguntza ekartzen duteneri afaria ofreitua izan zaie, denetara 100 bat ziren. Jean Eliçagaray erretoreak deneri ongi etorria egin eta, horiek ekartzen duten laguntzarentzat denak eskertu ditu. Eliçagaray eta Cachenaut apezek erretreta hartzen dute. Bainan ez da lotsatzekorik, ordainak eginak dira. Jean-René Predaigne eta Jean Baptiste Bui Hiriburuko parropian zirenak gure parropiaz arduratuko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a

Bizikleta ibilaldia - Artha Katxi Tour - "Euskarians Eguna" Integrazio Batzordearen alde

Bizikleta ibilaldia

Ekainaren 9an igandearekin, herriko Lagunak bizikleta ibilaldi elkarteak antolaturik, bizikleta ibilaldiaren 13. edizioa iraganen da. Izan ere, hiru ibilbide desberdin proposatuak izanen dira, distantzia desberdinekoak. Urdazuri gimnasiotik abiatuko dira ibilaldiak (7:00). Bukatzean sariak banatuak izanen dira. Bertan, bizikleten aparkaleku segurua izanen da, baita jan eta edatekoa ere. FFVélo elkarteko lizentziatuek 2 euro pagatu beharko dituzte,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a

Jondoni Joaneko suak

"Donazaharren euskaraz"-ek antolaturik, Jondoni Joaneko suen karietara, ekainaren 21ean, plazan (21:00), Xan Errotabehere kontalariak, haur eta helduentzat ikusgarria emanen du. Aitzin jateko-edateko izanen da. Denak gomitatuak gira arrats goxo baten pasatzera.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a

Gerezi Besta - Hirukasko - Komedia musikala

Gerezi Besta

Joan den igande huntan, beti bezala ekainaren lehen igandean, iragan da Gerezi Besta. Gauzak laburki erraiteko, ezin hobeki iragan da. Denbora hauta, doi bat lainotsu baina euririk ez, erretzeko berorik ere ez. Tokiko gerezi gutti izanik ere, Etxauritik izan da laguntza, eta tona bat et'erdi gerezi joan da nunbait han. Bestalde 800 bat bazkaltiar ere izan dira. Arratsaldean, herriko dantzariak kontent ziren ikuskizuna eskainirik. Jende anitz ibili da egun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a

Kabalkadak 10 urte - Selauru hustea - "Eki besta" - Bazkari animatua Trabenian - Eraitzeko bidea zabalik - Pilota

Urruñako kabalkadak 10 urte

Duela 10 urte, 2014ko ekainaren 7an eta 15ean, Urruñako herriak kabalkada-zintzarrotsa, hau da, tobera Lapurdiko kostaldeko moldean, jokatu zuen pilota-plazan. Bi urtez ari izan ziren ekitaldia antolatzen eta osora 150 urruñarrek parte hartu zuten. Kabalkadaren arduradunak Xerar Urrutia eta Zelin Duperou izan ziren, Joxe Mari Ostolaza kantu arduraduna, Zelin Duperou dantza arduraduna, jantziak egiten aritu zen taldearen burua Patxi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016