Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Heriotze: Aña Barnetche Artxidukenekoa
Joan den astean pausatu da Aña Barnetche (sortzez Labrouche) Artxidukenekoa. 86 urte zituen. Artxidukenean berean sortua, Hazparnera ezkondurik, luzaz zapata lantegian lan egin zuen. Ondotik berriz bere sortetxera itzuli zen laborantzaren segida hartzeko, Mayi bere alabarekin. Emazte langile baten oroitzapena uzten dauku. Konpainian egoitea laket izanik, ez zituen hutsegitekoak astelehen arratsaldetako mus partidak, hirugarren...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Eki Besta pilota-plazan
Euskaraz Bizi taldeak eta ikastolak, udako solstizioaren kari, antolatzen duten Eki Besta, aurten ekainaren 15ean, larunbatarekin eginen dute pilota-plazan. Su magikoa piztuko dute erdigunean eta bere inguruan arituko dira kantuz eta dantzaz. Aurten egitarau zabala prestatu dute: aperitifa (12:00), kantu bazkaria Kiki Bordatxok alaiturik (13:00), haurrendako jokoak, jolasak eta puzgarriak (16:00), irrintzi topaketa (17:30), Ekilore taldearen...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Iduzkilore antzerki taldeak "Ihesi" obra Ospitalean emanen du, ekainaren 14an (19:00). Bernadette Iratzoki eta Maider Beheran antzerkilariek, bi emazteen ibilbidea kondatzen dute, Ainhoa Elissondo musikariak lagundurik.
Aholkatua da izena aitzinetik emaitea: 05-59-37-97-20 edo ospitalea@le64.fr.
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Kulturaldia
Ortzaizeko bigarren kulturaldia iraganen da, ekainaren 20, 21 eta 22an. Ekainaren 20an, ostegunarekin (18:00), Fertxu Izquierdoren "... eta gauetik, euria" liburu presentazio musikatua eginen da, Menta liburu dendan. Ekainaren 21ean, ostiralarekin (20:00), bertso afaria izanen da Etxeberriako ezkaratzean, Maialen Lujanbio eta Mizel Mateo bertsolariekin. Afaria 22 eurotan izanen da eta izenak eman dira: 06-42-03-85-57. Ekainaren...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Baigorri - Aldude - Ortzaizeko irakurle taldearen hurrengo hitzordua Mikel Erramuzperekin da. Piarre Erramuzperen bizipenak, bertsuez eta kantuez mintzatzeko.
Ekainaren 26an izanen da, asteazkenarekin Aldudeko liburutegian (19:00).
Usaian bezala, izanen da jateko eta edateko, elgarrekin goxoan kalakan eta berdin kantuz segitzeko gisan. Zatozte goxoan!
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Gaztetxea
Hitzemana zen eta iragan larunbatean gertatu da, auzapezak Beti Erne deitzen den elkarteburuari gaztetxearen gakoak eman dizkio. Aspaldi du orduko gazteek Ttattola lehena sortu zutela, orain saltegia bihurtua den gunean. Urteak pasatu ziren eta lokala utzi behar zela, beste gune bat apailatu zuten gazteek pribatu batzuk alokatu gela batean. Gero hortik partitu behar zela eta, hutsik zen (eta oraino hutsa den) etxe bat okupatu zuten gazteek haien egoitza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016