Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Ekindar proiektua
Urtarrilaren 25ean ostegunez (18:30) Mendeala gelan orori idekia den bilkura iraganen da. Huna zer den gaia:
Autokontsumo kolektiboa, zer da? - Tokian ekoiztua den elektrizitatea inguruan berean kontsumitzea. Energia horrek berriztagarria den iturria dauka, panel fotovoltaikoek ekoiztua adibidez. Gisa hortan energiaren kostua ttipitzen da.
Proiektuaren izpiritua - Prezio xuxenean den elektrizitate...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Lokala berziklatze elkarteak, Sabaia herriko gelan, muble baten berritzeko tailerra antolatzen du, urtarrilaren 30ean (14:00-17:00).
Izena eman behar da06-83-68-96-01 zenbakira deituz.
...Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Frantsesenia lizeoak ate idekiak urtarrilaren 19an (16:30-19:00) eta 20an (9:00-13:00) antolatzen ditu. 1953an sortu zenetik barnealdeko lurraldeari egokitu formazioak eskaintzen ditu. Sail desberdinak proposatzen ditu, izan laborantzan, zerbitzu sozialean, administrazioan eta BAFA zaintzan.
2011n estreinatua izan zen ikastetxe berrian, 45 ikaslerentzat barnetegia egina izan zen.
...Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Bertso afaria ostiral arratsean
Beltzuntze elkarteak bertso afaria proposatzen dauku, heldu den ostiral arratsean. Hau Gozategia jatetxean iraganen da, urtarrilaren 19an, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxerekin. Afaria 25€. Izenak aitzinetik eman behar ziren. Beranta dutenentzat, deitu 06-87-71-08-98 / 05-59-45-91-63 edo idatzi beltzuntzeelkartea@gmail.com jakiteko...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Aturri hegoaldean, gaskoi eta euskal kulturen bidegurutzean den lurraldean, hainbat balio baditu bere
izenean bertan. Euskaraz xarnegu, gaskoiz sharnègo/sharnèga, nahasketa eta aniztasuna.
Bastida, Ahurti, Bardoze, Bidaxune, Akamarre, Gixune, Samatze, Erango eta Burgue-Erreiti herrien
inguruan, bi hizkuntzak mintzatuak dira, leku-izenetan eta memorietan oraino bizi dira.
Badu orain aspaldi auzo-herrietan pastoral-errejenta den Pantxika Urrutyk holako proiektu baten...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Kantu eta dantza gaualdia
Iragan urteetan bezala, Amadea elkarteak antolatzen du kantu eta dantza gaualdia urtarrilaren 27an, larunbatez (19:30), Sanoki gelan. Amadea elkartearen ardura nagusiena da Madagaskarreko haur eta gaztetxoen heziketa eta geriza.
Gaualdia lau zatitan iraganen da. Lehenik kantua, lau kantari eta musikari gazteekin: Raphaëlle Toulemonde, Bethleem, Abdallah Boujalal eta bere pianista eta Folkablok taldearekin. Ondotik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016