Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Film emanaldia
Uztailaren 14an igandearekin (19:00), Le Royal zinegelan "Irati" filma ikusteko aukera izanen da. Huna filmaren sinopsia: "Irati, neska gazte batek gudari kristau eta musulman talde bat gidatzen du aitzinako mundu mitologiko batera bidaiatuz, non izena duen guzia existitzen den, galdutako altxor bat berreskuratzeko ahaleginean". Filmaren ondotik, Paul Urkijo film egilearekin topaketa izanen da. Filma euskaraz izanen da frantsesezko...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Heldu den asteazkenean, uztailaren 17an (21:30), gauazko zinemaldia izanen da kanpoan, herriko plazan. Asier Altuna eta Telmo Esnal filma egileek atera dute 2005ean. Ramon Agirre, Elena Irureta eta Iban Garate direlarik aktore nagusiak. Filma lehen bertsionean, euskaraz izanen da, erdarazko azpitituluekin. Sartzea urririk da. Egun hortan, berribilen ibiltzea desbideratua izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Sortzea
Samuel eta Maitane Biscayek ongi etorria egin diote beren bigarren haurrari. Unai semea bazutelarik, aldi huntun Alaitz alabari agurra egin diote. Goresmenak burasoeri eta bizi luzea haur sortu berriari.
Obra handiak Beltzagitean
Azken denbora hauetan pasatu bazirezte Aiherrako herri erditik, ohartu zirezte obra handiak iragaiten ari zirela Beltzagitean. Etxe gottor hunek badu historia berezia aihertarren oroitzapenean....
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Hauteskundeak
Iduri luke Euskal Herriaren gisan gure herria ere atzarri dela, adineko zuraidar gehienak bozkatzera joanez. Emaitzak tinko agertzen zaizkiguhala ere: Fronte Popularra: 275 boz, Batasun Nazionala: 274 eta Modem Ensemble: 250.
Ezkerreko frontea nagusi, hiru deputatu izanen ditugu Pariseko Asanbladan. Euskaldunen eskubideen alde lan egiteko etorkizuna argitzen zaigu.
Herriko bestak
Uztailaren 18,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Euskal Herria Zuzenean festibala ederki iragan da ekaineko undar asteburuan Arberatze Zilhekoan. Iparraldeko beste bost herritan iragan ondoan, Amikuzeren aldi zen aurten. Ostiral arratsaldetik igande gaua arte 50 bat talde iragan dira eskola ondoko pentzean eta herriko plazan antolatuak ziren taula gainetan. Parte hartzea handia izan da, 12.000 jendez goiti antolatzaileen araberan. Laguntzaileak ere nonbrean jin dira; beharrik, lana bazen denendako. Aroaren...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Parte hartzea %70,2koa izan da, lehen itzulian baino gutiago. Gutienik bozkatu duen herria Amorotze izan da (%70,97) eta gehienik egin duena Ostanko (%90,59).
Amikuzen, Iñaki Echaniz (NFP) lehen ateratzen da 2.673 bozekin (%47), 738 boz irabaziz bi itzulien artean. Bigarren lekuan Sylviane Lopez agertzen da 1.522 bozekin eta hirugarren Jean Lassalle, 1.515 bozekin.
Emaitzak herrika...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016