Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Urte hondarra ospatzeko dantzari gazteek ikusgarri ttipia eskainiko dute! Hitzordua emana da larunbatean, ekainaren 1ean (19:00), Harri Xuri gelan.
Ondotik talo eta edateko izanen da Polliki elkarteak antolaturik.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Herriko Etxeak, Kanaldudek eta herritar talde batek gonbidatzen gaitu tailer batera, gogoetatzeko euskarak zer leku ukan lezakeen Onddoeneko proiektuan. Lehen biltze bat egin zen maiatzaren 10ean, dozena bat lagunen artean. Bigarren bat eginen da ekainaren 7an, ostiralez (19:00-21:00), Arrume gelan, Plazara izeneko egiturako bi lagunek animaturik. Ondotik aperitifa. Lehen bilkuran izan ez direnek ere parte har dezakete bigarren huntan.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Aste berezia Armand David kolegioan
Ezagutu behar den "Les rencontres du Papotin" emankizunaren partaide eta kazetari batzuk astea Hazparnen pasatzen dute, Armand David lizeoko ikasle eta erakasleekin. Gaitzeko egitarau aberatsa segitzen dute barnealdea, kostaldea eta Hegoaldearen zati bat ere kurrituz, adibidez Arnaga, Pasaia... Mintzatu dira jende ezagunekin: Zigor, Gaëtane Abrial, Erminie Blondel eta beste.
Bi gertakari publikoari ideki...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a
Euskal liburu eta disko azoka
Baltsan elkarte ziburutarrak eta Argia astekariak herriko euskal liburu eta disko azoka bosgarren aldikoz antolatuko dute, ekainaren 1ean, larunbatarekin. Orotara, gune desberdinak izanen dira: Iturri Zaharrean haurrendako ikusgarriak, Herriko Etxearen parean liburu aurkezpenak eta ekitaldi kulturalak eta oholtza estalian kontzertuak izanen dira. 41 argitaletxe izanen dira, iaz 36 zirelarik. Aurten, 3 diskoetxe edo auto ekoizle, 2...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a
Artzain soil
Astekari huntan anitz aipatua den filma da, Maina Oztibarreko artzaintza baten istorioa da kontatua. Vauban zinegelan ikusgai izanen da, maiatzaren 29an (20:30). Lucie Francini eta Sabina Hourcade filmegileak hor izanen dira.
Emazteen sorkuntza
"Talent de femme" elkartea, emazte artisauen, artisten eta profesional liberalen sarea da, artearen bidez bizitza irabazteko aukera, babesa eta eragina ukaitea ahalbidetzen...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a
Hiru emazte kantari
À¯'"'¿Ostiral huntan Biltxokon (19:00), Naia Robles Arangiz, Maialen Alfaro eta Maider Bedaxagar kantariek, Estitxu, "Maite Idirin eta Lurdes Iriondo oroimenez" ikusgarria emanen dute.
Enara eta Biez Bat kontzertua
Maiatzaren 25ean (20:30), San Andres elizan Enara emazte eta Biez Bat gizon abesbatzak entzungai izanen dira. Sartzea prezio librean,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016