Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Pilota partidak asteartetan
Asteartero, eta uda osoan, pilota partidak izanen dira ikusgai herriko pilota-plazan. Tenorea: 20:30etatik goiti. Kitorik. Urruñarrak Pilota Elkarteak antolaturik.
Emazte bat hilik auto batek kaskaturik
Hilaren 3an, arratsaldean, 95 urteko emazte bat karrika zeharkatzen ari zela, furgoneta batek kaskatu eta uzkaili zuen. Emaztea, Baionako ospitalera eraman...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Àƒ'œztailaren 27an, Koblaka Zuberoko bertsolarien alkarteak, besten kari, bertso poteo alegeratürik (12:00) eta ondotik Zinkan bertso bazkaria (13:00) antolatzen dü. Hor izanen dira Irantzu Idoate, Johañe Sarraillet eta Ramuntxo Christy.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Hazparne-Azpeitia
Hazparne Azpeitiaren birazkatzearen barne hara 2024-2025 ikasturtean, bi lizeoek elkar trukatze baten bidez elgarren arteko loturen garatzea erabaki dutela. Joan den apirilean izan ziren lehen harremanak Hazparneko San Josep ikastetxeko ordezkaritza Azpeitira joan zelarik eguna pasatzerat. Iraurgiko erakasle batzuekin elkartu ziren goizean eta arratsaldean bi kultur ekipamendu berezi bisitatu zituzten: San Agustin, kontzertu gela bihurtu den eliza...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Asteburu huntan Esnausuko bestak iraganen dira. Ebiakoitzean, uztailaren 20an, Menta ostatuan kantu-afari bat antolatua da. Izenak aitzinetik emaitea ostaturat deituz galdegina da. Igandean, Esnausuko kaperan, klikak alaiturik, meza (10:30) izanen da. Arratsaldean aldiz (18:00), beti kaperan, parada emana da "Ozenki" taldea kantuz entzuteko. Ondotik, talo ta xingar eguna goxoki bukatzeko.Besta on Esnausuarreri eta ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Purgu Xopolo
Purgu Xopolo auzo batzordea bildu da uztailaren 2an Gaztelondoan, Christelle Larrieu hautetsi erreferentearen eta Odile Etcheverry lehendakariaren inguruan 15 kide present zirela. Baieztatua izan da Super U eta Bazterkarrikara sartzeko biribilgunearen obrak irailean hasiko direla. Salatu da ondotik hondakindegian asko jenderen ezaxolakeria beren ondarkinak nola nahi utziz bide bazterrean. Isunak gehiago izan diten galdatzen du batzordeak. Purguko karrikan...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Xapeldun!
Joan den larunbatean, Bidarraiko plazan jokatu dira Euskal Herriko gazteen finalak esku-huska. Abarratia pilota elkarteko ekipa baginuen finala jokatzen zuena, gaztetxoetan. Hor ari ziren Teo Etcheverry eta Mikel Harguindeguy. Orain arte jadanik trinketeko xapela eskuratua baldin bazuten, aldi huntan plaza laxokoa jokatzen zuten Ñapurrak-eko bikotearen kontra (Gilen Doyhenard eta Iban Etcheverry). Gure gaztetxoek partida frango gaizki hasi dute, zeren eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016