Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Gerezi Besta
Joan den igande huntan, beti bezala ekainaren lehen igandean, iragan da Gerezi Besta. Gauzak laburki erraiteko, ezin hobeki iragan da. Denbora hauta, doi bat lainotsu baina euririk ez, erretzeko berorik ere ez. Tokiko gerezi gutti izanik ere, Etxauritik izan da laguntza, eta tona bat et'erdi gerezi joan da nunbait han. Bestalde 800 bat bazkaltiar ere izan dira. Arratsaldean, herriko dantzariak kontent ziren ikuskizuna eskainirik. Jende anitz ibili da egun...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Urruñako kabalkadak 10 urte
Duela 10 urte, 2014ko ekainaren 7an eta 15ean, Urruñako herriak kabalkada-zintzarrotsa, hau da, tobera Lapurdiko kostaldeko moldean, jokatu zuen pilota-plazan. Bi urtez ari izan ziren ekitaldia antolatzen eta osora 150 urruñarrek parte hartu zuten. Kabalkadaren arduradunak Xerar Urrutia eta Zelin Duperou izan ziren, Joxe Mari Ostolaza kantu arduraduna, Zelin Duperou dantza arduraduna, jantziak egiten aritu zen taldearen burua Patxi...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Europako hauteskundeak
Badakizue Europar deputatuen hautatzeko bozak ekainaren 9an iragaitekoak direla, igandez. Bada hautu: 38 lista aurkezten dira. Kasu! Bozkatu nahi duten baigorriarrek jakin dezatela ez dela aldi huntan bozka bulegoa Plaza Xokon izanen, bainan Herriko Etxean berean.
Gure mintzairaren alde
"Konstituzio aldaketa, euskarari trabarik ez, azterketak euskaraz, baliabideak euskararentzat". Beste hainbat tokitan bezala,...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Ekainaren 15ean (20:00), trinketean, Rouge Elea konpainiak "Zuhaitzekin solasean" ikusgarria emanen du.
Zuhaitzarekin solasean, lekuekin, denborarekin eta naturarekin den harremana galdezkatzen duen obra da. Ikuslearen begirada xorroxteko asmoz, ibilaldi batekin hasten da, zuhaitzak dauden espazio batera heldu arte. Zein da zuhaitzekin dugun harremana? Zein zuhaitzek definitzen gaituzte? Badugu memorian zuhaitz konkretu bat?
Ikusgarriak esperientzia sentsiblea eta poetikoa...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Ekainaren 15ean, ibiakoitzarekin, erreka garbiketa iraganen da, Urepele eta Aldude herrien artean, Iturritik elkarteak antolaturik.
Iturritik elkartea sortu da belaunaldi guzietako pertsonei erreken zaintzearen garrantziaz ohartarazteko xedez.Urepeletik Arrosaraino,garbitzeko ekintzak erregularki antolatu eta horiei buruz komunikazio positiboa egin nahi da. Iaz, horrelako gertakaria antolatua izan zen, Urepeleko Herriko Etxearen laguntzarekin, aski arrakastatsua izan zena.
...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Odol ematea
Odola emateko bi hitzordu proposatuak dira. Biak erabilera anitzeko gelan antolatuak dira, bata ekainaren 11n asteartearekin (8:00-11:30) eta bestea ekainaren 12an (15:00-19:00). Aitzinetik izena eman behar da dondesang.efs.sante.fr webgunetik.
Pala txapelketak
Ekainaren 1etik abuztuaren 10a arte, Ziburuko pala txapelketa iraganen da. Hiru maila desberdin izanen dira, baita nesken maila ere. Binaka jokatuko dira...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016