Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Heriotze
Bere azken egoitzara lagundu dugu Pettan Curutchet Lepobeltzaineko semea, bere bizia artzaingoan eraman du, 76 urte zituen, minbiziak eraman du. Gure dolumin bizienak familia guziari.
Arrantza
A.P.R.N. elkartearen biltzar nagusia Donibane Garazin egina izan da. Elkartea 1966an sortu zen (Association propriétés-riverains). A.P.R.N eta federazioak nahi zuten ur bazterreko lurrez jabetu, 3 metro aldi...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Martxoaren 10ean (17:00), Oihaletxea dokumentua presentatua izanen da, Korrika kulturala kari, Ote Lore elkartearen laguntzarekin, patronage gelan. "Azterketak Euskaraz" kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, erakasle, buraso eta ikasle ohien lekukotasunak dira dokumentuan agertzen.
Ondotik Lander Garro filmegilearekin solastatzen ahalko da. Arratsaldea ongi bururatzeko apertifa han berean eskainia izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Xaian xiberotarrez kantari
Martxoaren 1ean, ostiralarekin, kontzertu-afari ederra izan zen Pausuko Xaia ostatuan. Altzükütarrak taldea izan genuen kantari eta animatzaile, bertara hurbildu ziren guziek izugarri gozatu zuten haien kantuak entzunez eta baita kantatuz. Afariko menua sagarnotegietako ohikoa izan zen: bakalau-moleta eta txuleta. Ostatua leporaino betea egon zen, bai mahaietan jarririk, edo mostradore...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Matalaz pastorala prestatzen ari dira Musik'alde eta Oilarrak taldea.
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a Mus txapelketa Errugbi taldeak antolaturik mus txapelketa otsailaren 24an Lur Berri gelan iragan da. 50 pare baziren, talde anitz izanez berant bukatu da. Eyherabide aita-semeek Maeva eta Lorearen kontra irabazi dute. Final ttipian, irabazleak Oberson Hegoa eta Urrutia Maxime, Etcheverry Antton eta Iribarren Oihanen parean zituztela. Errugbi elkartea izigarri kontent zen holako jendeketa etorri baita. Ondotik bazen ostatu eta talo xingarrarekin, umore onean bukatu da...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Mus txapelketa - Euskalypus - Formakuntza - Kirola
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Bellevuen, martxoaren 30etik, maiatzaren 12a arte, Pablo Elizagaren margoak egunero ikusgai izanen dira (11:00-18:00), salbu asteartean.
Margoen bidez pilotariak, bainulariak, arrantzaleak, surflariak... agertzen dira. Euskal Herriarentzat duen atxikimendua, indarra, poesia, nostalgia eta modernitatea agertzen ditu, istorio bat kontatzen balu bezala. 1930eko hamarkadako euskal eskolako pinturaren segitzailea, eragin artistiko anitzez elikatua, bere estilo propioa sortzen du, formatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016