Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Buruilaren 15ean Hergarai Bizi, Bertsularien Lagunak eta Euskal Kultur Erakundeak elkarrekin Euskararen Eguna antolatzen dute (10:00-17:00). Alex Artzelusek Santa Grazia kaperan, "Hergaraiko euskara" gaiaren inguruan hitzaldia eskainiko du (10:00), ondotik haurrendako ipuinak kontatuak izanen dira. Eguerditan jauziak, zintzur bustitzea eta bazkaria tokiko ekoizpenekin (20€), tokia atxiki behar da 06-87-01-65-09 numeroan mezua utziz. Amets Arzallus eta Aitor Bizkarra bertsulariek...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Xarnegu Sharnèga elkartea 2023an sortu zen, eskualde horretan lehen aldikoz pastorala baten muntatzeko xedea agertu zen. Ekainean Bastidan bi aldiz eman ondoan, horra Bardozeko aldi dela, irailaren 21ean eta irailaren 22an (15:30), bi egunez segidan, emana izanen da. Txartelak Helloasso gunearen bidez eros daitezke.
...Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Donamartiri nagusi aurten Donapaleuko euskal indar jokoan
73. indar joko festibala, Donapaleuko pilota plazan iragan da agorrilaren 18an. Usaian bezala publikoa hor zen. Denbora lagun, zortzi ekipek parte hartu dute lehiaketa hortan: Baigorri, Donamartiri, Donapaleu, Donazaharre, Gabadi, Jutsi, Mitikile eta Urdiñarbe.
Huna zoin izan diren aurtengo txapeldunak:
- Segari: Elissalde anaiak (Donamartiri)
- Orga joko: Nicolas Lasserre (Donapaleu)
-...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Abuztuaren 2, 3 eta 4an, Festilasai festibalaren 18. edizioa ospatuko da. Festibal hunek, musika, artea eta skate-a, nahasten ditu. "Lasai herrixka" deitu gunea izanen da, elkar trukatzeko, lasai egoteko, sentsibilizazioa egiteko eta erakusketak egiteko parada eskainiko duena. Egunetan zehar, kontzertuak, skate txapelketak, jateko eta edateko izanen dira. Besteak beste, abuztuaren 2an ostiralarekin Pisoo eta OPH raplari gazte euskaldunak izanen dira. Festibalean parte hartzeko...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Abuztuaren 10ean larunbatarekin, "Zinema Kanpoan" zikloaren karietara, "Akelarre" filma ikusteko aukera izanen da herriko plazan, ilunduko duenean.
Huna laburpena: "Euskal Herria, 1609. Ana basoko besta batean da, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu".
Filma euskaraz izanen...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Udako bakantzak
Udaren bihotzean izanki eta, astekari hunen berriketari eta idazle guziek, ohiko 3 astetako oporraldi ongi merezitua hartuko dute. Hortarako, hitzordu garrantzitsuenak baizik ez dira aipagai.
Artzain txakur lehiaketa
Urterobezala sasoin huntan, Zaldubi ikastolak antolatzen du artzain txakur lehiaketa, agorrilaren 6an (19:00), kirol zelaian. Begi onez ikusten dugu, iragan ekitaldietan ez direla bakarrik udatiarrak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016