Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Kontzertua
Irailaren 12an, Gaztelu Zahar Hendaiako gizon abesbatzak kontzertua emanen du Bixintxo elizan (21:00). Iñaki Dieguez izanen da zuzendaria. Sartzeak 12 euro kostako du.
"Bidasoa mintzatuko balitz"
Axut konpainiaren azken sorkuntza da "Bidasoa mintzatuko balitz". Bidasoan barna 3 orenez irauten duen emanaldi ibiltari artistikoa da, Gari Garaialde argazkilaria eta Xabier Erkizia soinu artistarekin lankidetzan. Huna...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Hazkuntza egunaren bigarren edizioa
Aro onarekin iragan da Donaixtin; 600 ardi, 250 bat behi eta 40 bat zaldirekin. Hauek Oztibarreko 9 herrietarik etorriak ziren. 2.000ko bat presunek, erakusketa eder hori ikusi nahi ukan dute. Oztibarren hazkuntza da laborantxako giltza eta egun hori hain ederki eta anaitasunean moldatu duten kabalzain horiek, goresmenak merezi dituzte eta ber bidea segi dezatela geroan ere.
Urte aberatsa
Bekan...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Gazteen mailan balentria pollita egin daukute Peio Othart eta Ibai Etxeberri-Bortheiryk. Laugarren urtearentzat segidan irabazi dute xapelgo nagusia. "Oztibartarrak" 30, "Zaharrer Segi" 24, partida ttinkia egin dute Donamartiriko plazan, bero handiarekin. Goresmenak merezi dituzte lau pilotari gazte horiek. Ber kuraiarekin jo aitzina!
...Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Heriotze
Ardantzieko Frantxua Bidart 75 urtetan zendu da, eritasunak eremanik. Herritik aspaldi huntan joana, Donibane Garaziko erretreta etxe batean iragan ditu bere azken urteak. Asteartean egin dira ehorzketak, Baigorrin. Doluminak familiari.
Zaharrer Segi
Buruilaren 7an ibiakoitzarekin, egun handia izanen da gure pilota elkartearentzat. Bere ehungarren urtea handizki ospatuko du. Besta giroa egun guzian, une hunkigarriak ere...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Larrun antolatzeko proiektua
La Rhun-E proiektuak Larrungo mendigunearen antolaketa eta gune honen kudeaketa partekatu baterako mugaz gaindiko gobernantza plantan ezartzea du xede.Nafarroa Garaia eta Lapurdiren artean kokatua, Larrungo mendigunea Urruña, Sara, Azkaine eta Bera herrietako lurraldean hedatzen da. Balio handiko natura eta ondare-eremua izanik, eragile guzien arteko kudeaketa koordinatua eskatzen du, baita bere ingurumen paregabea babesteko...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Besta ondo
Gertakari handirik gabe, uda mugimendutsua izan dugu. "Herria" oporretan zelarik iragan dira herriko bestak: lan ederra ereman dute gure gazteek, egun bakotxean egitaraua desberdina emanez, ahalaz adin guzietakoer eskainiz: dantza taldeak, muskuilu afaria, pilota partida Joko berrin, taloekin bururatzeraino kantaldi batekin elizan. 500 lagun muskuilutan, 700 kontzertuetan, 1.200 zikiroan, horrek erran nahi du Heletara jitea plazer duela jendeak, oro ontsa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016