Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Mus
Apirilaren 13an larunbatarekin (13:00), mus txapelketa antolatua izanen da La Perle gelan. Orotara 32 taldek parte hartzen ahalko dute, 20 euro pagatuz bikoteka. Sari anitz jokoan izanen dira, bertzeak bertze 400 euro irabazleentzat! Bertan, jan eta edatekoa izanen da. Izena emateko 07-82-09-07-40 deitu.
Emazte-armairu hustea
Apirilaren 14an igandez, ezkerparetan emazteen armairu hustearen 2. edizioa ospatuko da....
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
"Haizea dator..."
Apirilaren 12an, bertso saioa Alboa ostatuan iraganen da (19:00). Johane Larre, Unax Aizpurua, Uxue Lannes, Ibai Lekuona, Haira Aizpurua eta Nahia Etcheverry izanen dira bertsolariak eta Ainhoa Sarasua, baita Azkaingo bertso eskola gai emaileak.
Ipuin musikatua
Apirilaren 17an...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Jean-Claude Mailharin amenduztarrak mintzaldi biziki interesgarria eskainiko dauku joan den ostiralean, etxetiargoaz. Etxetiar (edo etxetier, berak erraiten duen bezala) edo etxezain edo ere Lapurdin bordari, errealitate dorpe hori ez dugu gehiago ezagutzen gaur, bainan laborari askok luzaz jasan izan behar duten egoera izan da, gure herrian ere, jaunttoen menpe biziz, uztaren kasik erdia nagusiari utzi behar, frangotan Jondoni Martinez (Jondemartia ahozkatzen dutena...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Herriko Kontseilua (bukaera)
Huna zer erran den aurtengo buxetari buruz egin hautuez, axuantak aldizka mintzatu dira.
Herri biziaren alde: lehenagoko Bamiaren egoitza komertsio bihurtzeko apailatuko da; igogailua eraikiko eliza saihetserat aise heltzeko; joko olinpikoen garraren pasaiaren karietara zernahi animazio apailatuko... eta urtean zehar egiten direnak segituko.
Haur eta gazteeri buruzko proiektuak segituko dira. Urkoiko pesta komitearen lokala...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Sortze
Goresmenak Julie Vescovi eta Mizel Monacori. Egunez egun, hiru urteren buruan, Unairen ondotik, bigarren semea sortu zaiote. Gilen deitu dute.
Xingar feria
Baionako xingar ferian, Amélie Etcheparek, Urepele Baxtandarrainekoak, aurkezpen saria irabazi du eta Aldude Pokoeneko Marcel Hualdek bere xingarrarentzat bigarren saria eskuratu du. Biba haiek!
Bilkura
Ostegunean (19:30), Alfaro...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Emazteen etxea
Emazteen etxearen proiektua segitzen eta sustatzen dutenentzat, borondate onekoen topaketa antolatua izanen da apirilaren 12an (18:00). Helburu ugari ditu, besteak beste elkar ezagutzea, inplikazioaz solastatzea eta proposamen berrien partekatzea. Denendako tokia bada, izan animazioan, sarreran, komunikazioan, grafismoan. Auto partekatzea antolatua izanen da, aitzinetik abisatu behar da nola etorriko den. Harremanetan sartzeko mezua bidali
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016