Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Purgu Xopolo
Purgu Xopolo auzo batzordea bildu da uztailaren 2an Gaztelondoan, Christelle Larrieu hautetsi erreferentearen eta Odile Etcheverry lehendakariaren inguruan 15 kide present zirela. Baieztatua izan da Super U eta Bazterkarrikara sartzeko biribilgunearen obrak irailean hasiko direla. Salatu da ondotik hondakindegian asko jenderen ezaxolakeria beren ondarkinak nola nahi utziz bide bazterrean. Isunak gehiago izan diten galdatzen du batzordeak. Purguko karrikan...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Xapeldun!
Joan den larunbatean, Bidarraiko plazan jokatu dira Euskal Herriko gazteen finalak esku-huska. Abarratia pilota elkarteko ekipa baginuen finala jokatzen zuena, gaztetxoetan. Hor ari ziren Teo Etcheverry eta Mikel Harguindeguy. Orain arte jadanik trinketeko xapela eskuratua baldin bazuten, aldi huntan plaza laxokoa jokatzen zuten Ñapurrak-eko bikotearen kontra (Gilen Doyhenard eta Iban Etcheverry). Gure gaztetxoek partida frango gaizki hasi dute, zeren eta...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Uztailaren 19an hasiko dira eta 23an bururatuko. Huna zoin izanen diren hitzordu nagusiak.
Ostiralean, pilota lehiaketako finalerdiak jokatuko dira trinketean (18:30). Ondotik, Amikuzeko ikastolak usaiako afaria (muskuiluak patatekin) eskainiko du merkatu estalian (20:00).
Ibiakoitzean, petanka lehiaketa antolatua da goizean (8:00) eta errubi taldeak mus zeingehiagoka proposatzen du (9:00) eta errekiak ondotik. Eguerditan Zangotzako...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Aitzineko urtetan bezala, aurten ere Uhartehiriko jauregiko kapera zabalik izanen da lekuko artista batzuen lanak ikusteko. Sei artistek landu obrak ikusten ahalko dira uztailaren 8tik irailaren 1a arte: Nina Béddar, Pilar Perada, Adeline Baumgartner, Ion Garcia Larrar, Sandrine Thamtham eta Christian Saint-Marc.
Ateak egun guziz idekiak izanen dira (15:00-19:00) asteburuak barne. Sartzea urririk.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Otsantz kaperako ibilaldia
Uztailaren 22an, Santa Maria-Madalenaren besta kari, Senpere Jakobia elkarteak antolatzen du oinezko ateraldia, erretor-etxetik, Otsantz auzoan den Santa Madalena kapera xoragarriraino (6,6km). Ohiko ibilaldia 16:00etan abiaturik, bururatuko da (18:00) zeremonia batekin, hemen elkartuko baitira zuraidar, uztaritztar eta senpertar beilariak. Ondotik zintzur bustitzea eskainia da René Clément fundazioarenganik, erlijioa eta aisialdia...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Emazte bat desagertua
Laure Zacchello urruñar auzoaren berririk ez dute ekainaren 21eko, ostirala, 08:30ak geroztik. Poliziak lekukoei dei egin die Urruñako emaztea aurkitzeko. Bikotekideak nahita eginiko hilketa boluntarioagatik abiatu dute ikerketa. Emaztearen bikotekidea galdekatu ondotik, behin-behinean preso sartu zuten, zantzu larriak baitituzte 43 urteko emaztearen senarraren kontra. Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea antolatu zuen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016