Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Pausuko bestak
Egitaraua: hilaren 25ean, ostegunarekin, mus txapelketa Xaia ostatuan (19:00). Hilaren 26an, ostiralarekin, Bidasoako Joaldunak karrikaz karrika, eta horren ondotik pintxo potea auzoko ostatuetan Zarpai Bandak alaiturik (19:00). Kontzertuak Tamala, Pott Rock eta DJ Raf-ekin. Hilaren 27an, larunbatarekin, amuarrain arrantza lehiaketa (8:00), eta haurren eguna, doako jokoak, pertsonaia mitologikoak; bazkari herrikoia (13:30), espartin jaurtiketa, eta...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Bestak ongi hasi dira ostegunean haurren kantuak entzunez eta jokalari gaztek egin filma ikusiz, ondotik Eguzki Lore taldeak eman antzerkiarekin. Ostiralean ere zikiroak arrakasta gaitza bildu du 700 afaltiar pasarekin. Larunbatean pintxo-potearekin gaualdia ongi hasia bazen, maleruski kontzertuen aldi zelarik eguraldia txartu da, euri zaparradak, ortzia... hots taula gaina urez hartua, gazte komiteak erabaki du dena gelditzea. Igandean bestak segitu ahal ukan du, azpimarratzekoa...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Uztailaren 26, 27 eta 28an, ostiraletik igandera iraganen dira herriko bestak Zinkan. Lehen egunean (22:00), estilo desberdinetako kontzertuak iraganen dira, Pisoo eta OPH raplariekin, ondotik Karma rock taldearekin eta azkenik DJ Stiff-ekin. Larunbatean (11:00), bertso potea iraganen da Irantzu Idoate, Ramuntxo Christy eta Johaine Sarrallet-ekin, ondotik presoen aldeko bertso bazkaria (13:00), arratsean (19:00) Usina: pintxo/ogitarteko/musika, kontzertuekin finitu aitzin (22:00): RTZ...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Uda guziz, Amikuzen gozatzen ahal den gertakari handienetarik dugu Garruzeko feria famatua. Uztailaren 31n, zaldiek beteko dute plaza zabal osoa eta biharamunean, agorrilaren 1ean behi eta aratxe ederrenak ehunka izanen ditugu leku hortan berean. Kabalez bestalde ere, programa nasaia dukegu: zaldiz ibiltzen ikasteko eskaintza kitozkoa goizez, arratsaldez dantza eta zaldi hezi trebatuen ikusgarri gaitza, hau ere dohainik, zaldi ferratzaile baten erakustaldia, laneko mekanika eta otoak ere hor...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
René Harlouchet-en hitzaldia
Baxe Nafarroako erakustokiak bere udako hitzaldiak segitzen ditu. Heldu den astean, agorrilaren 1ean, René Harlouchet, Allende Oihenart-ez mintzatuko da. XVII. mendeko pertsonaia garrantzitsua da, Maulen sortua 1592an eta Donapaleun ezkondua. Besteak beste, bere lan nagusia, "Notitia Utriusque Vasconiae
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Mediateka
Oraino aldi bat proposatzen zaie haurrei kanpoan irakurtzea, baratze publikoan, uztailaren 26an, ostiralean (10:00-11:30). Bakotxak hor aurkituko duena irakur dezake bakarrik edo animatzaile batekin.
Ondotik, mediateka hetsiko da biharamunean, larunbatean, eta hori agorrilaren 19a arte.
Merkatu bereziak
Sortzaileen merkatua bi aldiz iraganen da uda huntan eliza sahetseko plazan, uztailaren 26an eta agorrilaren 2an....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016