Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a

Arberaztarren urteko ateraldia Brassempouy herrian

Arberatzen, herritarren urteko ateraldia ederki iragan da irailaren 29an Landesetan. 53 herritarrek parte hartu dute. Bisitak biziki interesgarriak ziren. Goizean Brassempouyeko erakustokian, lehenagoko giza bizitzaren aztarnak azalduak izan diraeta hauetan, munduan zehar ezagutua den "Brassempouyeko emaztearen" iruditxoa, duela 30.000 urte egina izan zena. Eguerdiko bazkaria l'Estanquet laborantza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a

Zabalikek antolaturik Nafarroako historia mintzagai Donibane Garaziko hitzaldietan urriaren 12an (9:30)

Nafarroako historiari buruz antolatua den hilabetea kari, bi mintzaldi proposatuak dira ibiakoitz huntan, urriaren 12an, Donibane Garaziko Herriko Etxean (9:30). Zabalik elkarteak Donibane Garaziko Herriko Etxearen galderari erantzunez, Beñat Agirre eta Aingeru Epaltza gomitatu ditu. Huna nola aurkezten dituen hor landuak izanen diren gaiak:

"Beñi Agirre historialariak, Nafarroako erresumako historiaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a

Margolan eta marrazki lehiaketa arrakastatsua Donapaleun - "Mamuka" Elirale dantza taldearekin urriaren 13an

Margolan eta marrazki lehiaketa arrakastatsua Donapaleun

Herriko Etxeak eta Bideakek antolatu margolan eta marrazki lehiaketa irailaren 21 eta 22an iragan da Donapaleun. 30 pertsonek parte hartu dute lehiaketa hortan ez baita guti. Eginak izan diren obrak (40 bat), merkatu estalian erakutsiak izan dira igande arratsaldean. Obren sailkatzeko epaimahaia bildu da alde batetik eta hor zen publikoari, bozkatzea proposatua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a

Behaskaneko elizan kontzertua urriaren 12an (20:30)

Behaskanen, kontzertu baten entzuteko parada emana da urriaren 12an, ibiakoitzez, herriko elizan (20:30). Hiru talde entzuten ahalko dira: QuadriPhonia koro mistoa; Chistema Biarnoko taldea eta Kantuka, Amikuzen ongi ezagutua dena. Sartzea 10 eurotan izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a

Ote Lore elkartea

Larresoron kokatua den Ote Lore elkartea 1984an sortu zen euskara eta euskal kultura bultzatu nahian. 40 urte otearen xixtak hedatzen ditugula gure ama hizkuntzaren haziak loraraziz herrian.

Aurten, hitzordu aberatsa eta anitzak ondu ditugu urtemuga hori ospatuz.

Harrizko zubiko pesta izanez udako hitzordu nagusia, manera berezi batez ospatu dugu oraingoan: Hego Euskal Herriarekin dugun lokarria hurbilagotik josiz, Gipuzkoako Leaburu herria Larresororekin fisikoki lotu dira....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a

Birazkatze

Urriaren 5ean Artazu herrian (Nafarroa - Gares ondoan) "Arrosa eguna" antolatua izan da, bi herrien artean izan lotura historikoa berreskuratzeko xedearekin.

1550ean Arrosako Domingo Iriarte hego Nafarrora lan bila joan zen eta Martina Dallo Artazuko neskarekin ezkondu zen. Duela zenbait hilabete Domingoren ondokoak Arrosara etorri ziren, beren arbasoaren sortetxearen ezagutzera. Gertakari horren bidez bi Herriko Etxeek erabaki zuten bi herrien artean elkarretaratze baten muntatzea....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016