Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Abuztuaren 10ean larunbatarekin, "Zinema Kanpoan" zikloaren karietara, "Akelarre" filma ikusteko aukera izanen da herriko plazan, ilunduko duenean.
Huna laburpena: "Euskal Herria, 1609. Ana basoko besta batean da, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu".
Filma euskaraz izanen...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Udako bakantzak
Udaren bihotzean izanki eta, astekari hunen berriketari eta idazle guziek, ohiko 3 astetako oporraldi ongi merezitua hartuko dute. Hortarako, hitzordu garrantzitsuenak baizik ez dira aipagai.
Artzain txakur lehiaketa
Urterobezala sasoin huntan, Zaldubi ikastolak antolatzen du artzain txakur lehiaketa, agorrilaren 6an (19:00), kirol zelaian. Begi onez ikusten dugu, iragan ekitaldietan ez direla bakarrik udatiarrak...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Bixintxo bestak
Aurten, abuztuaren 30ean ostiralarekin hasiko dira, eta irailaren 4an asteazkenarekin bukatuko. Hona hemen egitaraua: abuztuaren 30ean ostiralarekin: pasoka-pasoka lehiaketaren finalerdia eta mus txapelketaren finala (18:30). Aperitifa (19:00), herri bazkaria Tarrapatakan taldeak animaturik, 25 euro, (21:00). Dantza saioa DJ UBK-rekin (00:00). Abuztuaren 31n, larunbatarekin: pala txapelketaren finala pilota-plazan (10:00). Aperitifa Zarpai bandak...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Joan den astean zendu da Prosper Durruty, 94 urtetan. Zortzi haurridetako semea, Aiherran berean sortua zen, Karrikaburuan, Isturitzeko bidean, joan aitzin urte bat zuelarik Hazparnerat, Peña auzorat, Tartastea etxerat. Handik berriz etorriko da Aiherrarat Iraxilorat, Apairi auzoaldera, 20 urtetan. Zoinbait urte egonik mutil laborantxetan, hargintzako diploma Baionan pasatu zuen. Ondotik, bakarrik arizan da gure eskualdetako etxalde andanetan, hargintzako lan parrastetan, edo sukalde baten...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Ezkontza
Xabi Etchecolanea eta Camille Bidegain gure herrian ezkondu dira. Iparragerreko auzoan bizi dira. Goresmenak bi gazteeri.
Pilota
Zaharrer Segi pilota elkarteak beste 4 xapel irabazi ditu Joko Garbi edo Atxiki Ttipian:
Helduen 1 maila: Iban, Teo Riouspeyrous anaiak eta Bixente Izoko 40/Noizbait 26.
Artekoak: Eneko Izoko, Thibault Garces, Peio Aurnague 40/Kapito Harri...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Heriotze
Uztailaren 9an zendu da Marguerite Julien anderea, sortzez Dumora. Donibane Lohizunekoa zen bainan azken urteetan Bidarraiko Garaldea etxerat etorria zen bizitzera familiarekin. Arrunt azkenik haatik Donibane Garazin bizi zen. Minbiziak eramanik zendu da 67 urtetan. Haren hautsak gure hilerriko kolunbarioan ezarriak izan dira. Familiari doatzi gure agurrik zintzoenak.
Lapurtarrak abesbatza
Uztaritzeko Lapurtarrak koru...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016