Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Denentzat sozial zentroa - Kontzertua - Metal festibala

Denentzat sozial zentroa

Urriaren 18an, Denentzat sozial zentroak ate idekien eguna eta mahai-ingurua proposatuko ditu lurraldeko sozial zentroen eginkizun eta erabilgarritasunaz hausnartzeko. Eguna mobilizazio nazionalaren baitan kokatzen da, sozial zentroen garrantzia azpimarratzeko elkarbizitzan eta kohesio sozialean. Eguneko egitaraua: (10:00-16:00) erakusketa eta bisita gidatuak (aitzinetik izena eman behar da) sozial zentro baten garrantzia ezagutzeko....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Herriko pestak - Harpealde trinketean - Artetxean antzerkia

Herriko pestak

Goxoki iragan ziren, jendalde handirik gabe bainan herritarren parte hartze onarekin, larunbat arratseko zikiroak eta kontzertu dantzaldiak ukan zuten arrakasta handiena beti bezala. Altzükütarrek ere kantaldi polita eskaini zuten elizan.

Artetxeko kantu bazkaria ere ehun eta zenbait bazkaltiarrekin giro gaitzean iragan zen aldi bat gehiago. Eskerrak Jojo Bordagarairi, iloba musikariarekin bere kantu ederren xaramelatzeko parada emanik eta nola...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Kontseiluko bilkura (bukaera) - Emazteek Diote - Urrezko eta diamantezko ezteiak - Miseriari ez!

Kontseiluko bilkura (bukaera)

Energia berriztagarrien apailatzeko eremuen finkatzea helburu zuen kontzertazioa eraman da herriko gunean eta ez du nehork deus erran. Hara beraz nola ikusiak diren eremu horiek. Geotermia, iguzki termikoa eta fotovoltaikoa denetan egin daitezke, aldiz itzala egiten duen fotovoltaikoa parkin batzuetan bakarrik, lurreko fotovoltaikoa Hazketako hondartegian, egurrarekilakoa hiri barnean. Delibero horren berri emanen da behar den guneetan....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Euskaraz gozatu - "1620 Loraldia" erakusketa

Euskaraz gozatu

Garaziko eta Munhoa ikastolek, urriaren 18an (19:00) Xoko ostatura kantatzeko gomita zabaltzen dute. Pintxoak janez, basoño bat eskutan, euskaraz mintzatzeko eta kantatzeko hitzordu atsedengarria.

"1620 Loraldia" erakusketa

Urriaren 31 arte, "1620 Loraldia" erakusketa Apezpikuen Presondegian ikusgai da. Donapaleuko Zabalik, Nabarralde eta Hernani Errotzen elkarteek Nafarroako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

"Adarrik ez, errorik gabe" mural berria

Arberatzen, fresko eder batek apaintzen du herriko pilota plazaren saihetseko murrua. Pintura hunen egiteko, Herri Elkargoak, Aude Samut artista hautatu du. "Adarrik ez, errorik gabe", hori da freskoaren lema. Eskolako haurrek parte hartu dute obra hortan, Nun Hobeki elkarteko hamabost bat kideen laguntzarekin. Obra hunen estreinaldia ibiakoitz huntan iragan da. Eskolako haur, erakasle, guraso eta herritarrek nonbrean parte hartu dute. Sauveur Bacho auzapezak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Aldaka gaztetxea ez da lo! - Donapaleuko hamabostaldia - Osasun mentalari buruzko informazio astea - Elki deialdia

Aldaka gaztetxea ez da lo!

Amikuzeko gaztetxeak enegu batzuk ezagutzen baditu ere, larrazken huntan animazio desberdinak proposatzen ditu euskara eta kultura sostengatzeko. Orain duen lokaletik joaitea behartua izanez urte hondarrean, beste leku baten xerkatzen ari dira. Hala ere ez dira geldirik egoiten. Duela hamabost egun kantaldi bat antolatu dute Soihartze kaskoan, Quihillalt ahizpekin eta Iris folk musika...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016