Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Udako berri
Aurtengo udan, hemen gaindi ez zen eneatzerik. Lehenik berri alai bat: Ximuneneko Xan Bidaurretak hartu du biziko lagun Aziza Naurusba sortzez Uzbekistangoa. Familia hau Angelun bizitzekoa da.Goresmenak ezkondu berrieri.
Zinez memento laketa izan zen Pako Aristik "Xalbador À¢'€'" Uztapide, bi adiskide mugaz gaindi" liburua aurkeztu zuelarik.Saihetsean zuen Xabier Amurrizak bizi izan zituen lekukotasunak, bi bertsolari handi horiekin, entzutea...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Abuztuaren 21ean hasi eta irailaren 14a arte ikusgai izanen da "Omenaldi gisa" erakusketa. Erakusketa hau, Akelarre elkartearen 50. urteurrenaren egitarauaren baitan kokatzen da. Lola Sarratea bokazioz artista da. Josette Dacosta koloreekin eta materiekin jostatzen da indar eta mugimenduz beteriko margolanak egiteko. Donibane Garazin kokaturik, orain dela 20 urte Itzal Aktiboa elkartearen sortzean parte hartu zuen; euskal barnealdean gaur egungo artea sustatzen eta haurrak artera eramaten...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Altxa Lili kolektiboa Atharratzeko Bekat'uros egunaren karietara sortu zen. Baserri gunean sortu edo bizi diren queer pertsonek osatzen dute eta barnealdean LGTBI+ erreferentzia eskasia bati ihardukitzeko xedez sortu dute kabaret formako ikuskizuna. Agorrilaren 31n Elgeneko baratzean Altxa Lili ikusgarria emana izanen da (21:00). Aitzin han berean jatekoa eta edatekoa izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Pilota
Astekari hunen opor denboran iragan da pilotaren aste handia. Kapito Harrik hiru finala zituen jokatzeko. Lehena agorrilaren 11n Baigorrin luzeko finala helduetan A mailakoena. Gure taldea (Beñat eta Frantxua Pelletrat, Antton Echenique, Panpi Dibar, Damien Marro-Ouret) Frantziako xapeldun egin da Luzeaneko taldea garaituz 13 eta 2. Bero gaitzarekin jokatu da partida hori bainan azkenean uztariztarren gaztetasunak hartu du gaina. Ondoko ortziralean atxiki...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Heriotze
Caroline Huffschmitt 50 urte: "Hemen Ontsa" etxean bizi zen, Xaxtrategiko bidean. Eritasunak ereman du. Carolinek Abarratia pilota elkarteko administrazio kontseiluan parte hartzen zuen azken 10 urte hauetan, bi urtez izanik idazkari. Ehorzketak agorrilaren 3an iragan dira elizan. Gure dolumin bizienak familiari eta bereziki Jean-René senarrari eta Antton semeari....
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Oporrak bukatu dire, ongi pentsatzen dut, eta orain berriz lanerat. Udako manifestazioneak ongi bukatu dira.
Artzain xakur lehiaketa
Senpereko Kattalin Elizalde kolegioak antolaturik, abuztuaren 14an iragan da lehiaketa, errugbi zelaian eta ukan du arrakasta handia. Sei artzain beren xakurrekin baziren etorriak: irabazduna Jean Acheritogaray (Nere), Roger Jaureche (Pop), Gilles Etchegoyen (Neo), Michelle Acheritogaray (Izar), Juan Mihura (Couk) eta Franck...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016