Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Gaztaina jate - Memento atsegingarriak

Gaztaina jate

Azaroaren9an iraganen da Otxaldetarrak elkarteak antolatzen duen gaztaina jatea, larunbat arratsez (19:00etatik goiti). Herritar guziak gonbidatuak dira. Usaian bezala kantuekin alegeratuko den mementoa. 5 euroko parte hartzea galdegina da. Atxik gogoan eta etor goxoan.

Memento atsegingarriak

Azken egun horietan hitzordu desberdin batzuk proposatuak izan zaizkigu. Eta ezin ukan atsegin handia hartu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Mus txapelketa

Garaziko gaztetxeak mus txapelketa antolatzen du, azaroaren lehena aitzin izena eman behar da.

Parte hartzeko bikote taldea osatu behar da eta maila igorri izena eta telefono zenbakiarekin, gaga.mustxapelketa@gmail.com helbidera.

Gaztetxeak multzoak zortean tiratuko ditu eta kontra aritu beharko diren pertsonen kontaktuak emanen ditu. Gero pare bakoitzari izanen da harremanetan sartzea eta partiden antolatzea.

Partidak 40 puntuko 3 mantxetan jokatu beharko dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Bilkura publikoak auzoetan - Omiasainduko besta - Amok antzerkia - Senpereko kolegioetako ikasle guzientzat - Eguberriko merkatua - Errugbia

Bilkura publikoak auzoetan

Lau topaleku berezitan iraganen dira bilkurak kartierka, puntu bat egina izan dadin, orainoko ekintzak aipagai baita zer ikuspegi azaltzen diren geroari buruz. Jaun mera hor izanen da herritarrekin partekatzeko gisan. Azaroaren 4an (19:30) Denen Etxean karrikan, azaroaren 5ean (19:30) Mendionde trinketean Amotzen, azaroaren 6an (19:30) Olaizolaren etxean Aintziran eta azaroaren 7an (19:30) Inharria baserrian Ibarrunen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Dolu - Herriarena lehiaketa - Kintondare - Muga gainetik - Dantzaldi

Dolu

"Zaharrer Segi" ere dolutan. Lehenik pilotari eta gero trebatzaile gisa, gure pilota elkartea hainbeste urtez zerbitzatu zuen Alexandre Iputcha arrosatarra Baigorriko "Larrazkena" erretreta etxean zendu da 97 urtetan. Gure doluminak Bernadette, Annie, Christine, Peio bere seme alaberi eta familia guziari.

Oroit gira Alexandre beste lagun zonbaitekin omendua izan zela joan den uda hondarrean, Zaharrer Segiren 100 urteen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Ateraldia - Yoga - Kukusu merkatua - Pilota - Errugbia

Ateraldia

Urriaren 23an asteazkenez Sarako erretretatuek egin dute beren urteko ateraldia herriko zentro sozialak antolaturik. 40 bat jende bazen etorria, Ahurtin gosaldu eta joan dira Bénesse-lès-Dax-era, Landesetara, haize errota baten bisitatzera. Aldapa baten gainean, bazterrean bista ttikia zuten zeren lainotsu baitzen, bainan errota barna aski ederra zen dena erreberritua. Ondotik Cagnoteko Beleslou baserri jatetxean bazkaria, jatekoak hor berekoak, airostua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a

Birazkatze besta ederra - Gau Beltza - Xerar Urrutiaren olerki-liburua - Ukrainari buruzko erakusketa - Hegazti behatokia Etzan-Bordan - Hiru urruñar gazte Baionan epaituak - Pilota

Birazkatze besta ederra

Hilaren 13an igandearekin, Urruña eta Segura herrien arteko birazkatze besta ederra izan zen herrian. Gipuzkoako Seguratik autobusa etorri zen, eta Pausuko Xaian ongietorri alaia egin zitzaion. Izan ziren kantuak, txistor muturrak eta adiskideen arteko solasak. Horren ondotik herriko plazara etorri ziren, eta bertan elkartu ziren zai zeuden herriko hautetsi, elkarte arduradun eta herritarrekin. Segurako Izarra Urdalleta auzapez andereak eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016