Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Hitzaldi kantatua
Irailaren 13an ostiralarekin (18:15), hiri barneko mediatekan "Otto Krome" deitu hitzaldi kantatua emanen dute Jean-Yves Roques eta Pantxix Bidart-ek. Hitza eta kantua erabiltzen dituzte argazkia eta kolorearen asmatze prozesuaren sorkuntza pertsonaia batek kondaturik, Euskal Herritik ikusita."Otto Krome"fikziozko pertsonaia da, legendazko euskalduna, eta ilobari bidali zizkion gutunak atzeman dira. Frantsesezko narrazioa toki eta une...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Sortze
Agorrilaren 21ean, Mendiburuko Chantal eta Sylvain Donapetryri beren bigarren haurra sortu zitzaien; Juliette alabaren ondotik semea.
Berri zoriontsua burasoentzat bai eta aitatxi amatxientzat.
Goresmenak aitameri, agiantza hoberenekin Martin sortu berriarentzat.
Elizako berri
Iraileko lehen igandean ohoratu da Frantses Dardan dohatsua, Hazparne aldeko parropiaren begiralea.
Jendalde ederra bildurik...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Irailaren 12tik 15era, Elizaberrin ospatuko da Klima Egonaldia. Aurten, Bizi mugimenduaren 15. urtemuga ospatuko da egonaldi horretan, hainbat animazio antolatuak izanen dira karia horretara. Adibidez, Bizi mugimenduak formakuntzak eta ekintza bideak eskainiko ditu klima aldaketari, bai eta eskuin muturrari buru egiteko ekin nahi duten pertsona guzientzat. Bertan, 20 formazio eta mahain inguru izanen dira, klima, justizia soziala, alternatibak, auzolanak, demokrazia eta elkartasuna gaiak...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Kaperaren bisitak
Arrakasta pollita biltzen du Bihotz Sakratuaren kaperaren bisitak. Alabainan bakarrik ez baititake egin, bisita antolatuetara joan behar da. Horietan parte hartzea segurtatzeko izena eman daiteke aitzinetik turismo bulegoan edo tenorez kapera aitzinean agertu behar da. Hilabete huntan oraino hiru bisita izanen dira: irailaren 17an (15:00), 19an (10:00) eta 26an (10:00).
Erakusketa mediatekan
Amanda Neveu Gaufryau...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Agorrilaren 30ean besta kari iragan da kantonamenduko laborarien kabalen lehiaketa. Orotara baziren 39 Akitaniako behi gorri, 19 behi esnedun, 43 zaldi eta 25 ardi multzo. Emaitzak: ardi buru gorriak: helduak 1. GAEC Elgartea, 2. Mixel Andueza; adin ertainak: 1. Mixel Andueza, 2. GAEC Agara. Bildotsak: 1. EARL Artzainak, 2. Eric Gorosureta. Ardi buru beltzak: helduak: 1. GAEC Lagunarte, 2. Philippe Lorda. Bildotsak: 1. Christiane Uharriz, 2. GAEC Kukusoa....
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Heriotze: Aña Irigoyen
Aña Irigoyenek 92 urte zituen. Hazparnen bizi baldin bazen zonbait urte hauetan eta azkenik Kanboko xahar etxe batean, lehen Aiherra Barne Uhartean bizi izan ziren Hilario bere senarrarekin, hor laborari gisa lan eginez. Aña zenaren ehorzketak Aiherrako elizan iragan dira. Dolumin bizienak Ida hunen alabari, Maider alabatxiari eta ahaidego guziari.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016