Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Aritz Ibarra Donapaleuko mediatekan
Zabalik elkarteak gomitaturik, Aritz Ibarra Gasteizko marrazkilaria, Amikuzerat heldu zauku asteburu honetan "Aldaxka pozoituak" komiki berriaren aurkezpena egitera.
"2014ko azaroaren 11 da, Lehen Mundu Gerraren armistizioaren urteurrena. Urtero bezala, Urruñan gerla hau oroitarazten duen monumentuaren pean bildu dira zenbait...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Badu orain hogei bat urte, Beñat Laxagueren inguruan osatua den taldeak, larrazkeneko kantaldia antolatzen duela Aiziritzen. Aurtengoa herriko besten kari, azaroaren 17an igandez (15:30) iraganen da. Hiru talde famatu entzuten ahalko dira.
Lehen taldea Pil Pil. Talde honen hastapenean Gabadiko Bordagarai familia dugu. Aita eta Michel Thicoipe bidean galdurik, hona nortzuk atzematen ditugun gaur: Bernadette eta Jojo Bordagarai, Battit Castillon, Isabelle Jaury, Dominica Barreix eta...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Bi heriotze izan dira herrian elkarrenganik aski hurbil. Lehenik, Ibarre Gataraneko Jacques Juzan 88 urtetan, marinako militarra zen izana, ofizierra eta erretretaratzean honarat jin zen bizitzera.
Azkenik Beronika Ourthiagueren aldi izan da, hau bera aipatu zen astekari honetan 100 urteak bete zituenean. 101 urtetan utzi gaitu zinez emazte baliotsua izanik bere bizitza luzean.
Bi familiei adierazten diegu gure atxikimendua.
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Ohoreak
Urriaren 25ean ilunabarrean Lur Berri gelan, Beñat Zunda sukaldaria eta Therese Guijarot Argi Bidekoa, erretreta partiadako ohoreak zituzten. Battitt Laborde Lavignette auzapezak deneri ongi etorria egin eta, Beñat eskertu du 12 urtez herriko kantinean sukaldari gisa egin duen lanarentzat bai eta ere etxean bere familiaren ondoan. Thereseri eskerrak ere eman dizkio 35 urtez Argi Bidean egin duen lanarentzat. Jean-Michel Garat eta Daniel Laplacette lehengo...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Urtero bezala, pilotazaleak joko berri lehiaketaren segitzera gomitatuak dira azaroan. Aurtengo lehiaketa azaroaren 8 eta 11n iraganen da.
Azaroaren 8an (18:00), Inchauspe/Larralde - Ziarrusta/Harroçareneren kontra ariko dira eta bigarren finalerdian Maiz/Ugarte - Barreneche/Guichandut-en kontra lehiatuko dira.
Azaroaren 11n (11:00) finala iraganen da.
Dena giro ezin hobean iragan dadin, jateko eta edatekoa segurtatuak izanen dira.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Ote Lore elkartearen urtebetetzea kari, azaroaren 2an larunbatarekin (20:30), "Miñan" antzerkia ikusteko aukera izanen da Herriko gelan. Lekuak mugatuak direla eta, izena aitzinetik eman behar da otelore.elkartea@gmail.com helbidera mezua bidaliz. Horrez gain, biharamunean (10:00) "Bizkarsoro" filma ikusteko parada izanen da Herriko gelan. Filma bukatu eta, Manex Fuchs-ekin mintzaldia iraganen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016