Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Esku baloia
Gizonetan, nazional 2 mailan lehen taldeak irabazi dio Atharratzeri, 26-19. Denbora biziki txarra izanik ere, Airoski gela mukuru betea zen, derbi horren ikusteko.
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak ttantto batez galdu du Blanquefort-en kontra, 22-23.
Nesketan, Nazional 3 mailan Kanbo/Irisarrik irabazi dio Tyrosse-ri, 31-25.
Bigarren taldeak irabazi du Lons-en, 30-31.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Mont...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Mus txapelketa
Euskal Herriko txapelketaren lehen partidak abenduaren 13an ostiral arratsez jokatuko dira Artetxean.
Izena emaiteko deitu 06-31-64-60-88 zenbakira.
Eguberriko gaualdia
Abenduaren 20an ostiral arrastirian izanen da mugimendu Izturitzen, Arberoa ikastola, Arberoako joaldunak, Izturitzeko merkatua eta Artetxea elkartea partaide antolatua den gaualdi bereziarekin.
(18:30) Ibilaldia, Olentzero eta Mari...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Duela bi aste, azaroaren 23an, jende multxo pollita bildu da Arberatzen kokatua den MFA lantegian (Matériel Ferroviaire d'Arberats). Bere 15 urteak ospatzeko, enpresaburuak Arberatze-Zilhekoako eta Aiziritze-Gamue-Zohaztiko biztanleak gomitatuak zituen lantegiaren bisitatzera goizeko 10:30tarik goiti. 300 bat herritar eta langile hurbildu dira. Lantegi huntan trenbideetan erabiltzen diren altzairuzko materialak egiten dira.
Arberatzeko lantegian...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Duela bost urte, Amets Arzallusek idatzi du arrakasta handia ezagutzen duen "Miñan" liburua, Ibrahima Balderen bizia kondatuz. Ibrahima Ginean sortu da. Egun batez, bere amak galdeginik bere etxetik joan behar izan du anai tikiaren bila Europara. Basamortua zeharkatu du, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta beste gurutzatu ditu zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu du.
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
"Ihesi" antzerkia eskainiko du Iduzkilore taldeak abenduaren 22an igandez (17:00), Gaztetxea gelan, Arrokagarai ikastolak eta Xalbador kolegioak antolaturik. Izanen da tokian berean jateko eta edateko.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Eguberriko merkatua
Eliza saihetsean egitekoa da lehen Eguberriko merkatua abenduaren 18an asteazkenez (14:00-18:00). Zernahi gauza aurkituko da hor salgai, opariak egiteko garai huntan. Beste merkatu handiagoa iragaitekoa da abenduaren 21ean larunbatez artisau sortzaile askorekin.
Eguberriko kontzertua
Eguberri munduan gaindi ospatzen da, garai hortako kantu berezi anitz kantatuz. Horien entzutera gomitatzen gaitu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016