Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Telethonaren alde

Gaitzeko arrakasta ukan du abenduaren 1ean herriko salan antolatua zen mus lehiaketak. 46 bikote bilduak ziren zoingehiagoko horren jokatzeko, A multxo horretan finalerat heldu dira 2 herritar, Ouret J.Bernard eta Iribarne Pierrot, biba zuek galdu baduzue ere!

B multxoan finalerat heldu dira bertze 2 herritar, Bidondo Dominique eta J.Pierre Saldubehere, haiek aldiz irabazi dute, goresmenak deneri!

123 apairu zerbitzatuak izan dira. Hori guziaren medioz 2.500 euro igorriak izan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Hitzaldia

Abenduaren 17an (17:00), "Baionako bestak 1565ean" gaiaren inguruan mintzatuko da Philippe Voute. Angeluko UTL-ek antolaturik, frantsesez izanen da eta 6 eurotan kide ez direnentzat. Hitzaldia Moncinén iraganen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Oroitzapen - Obrak bideetan - Auzo batzordeen berri - Pilota - Eskuz Eskuren ateraldia - Kantaldi - Olentzero

Oroitzapen

Duela 70 urte hasi zen Ipar Afrikako eta bereziki Aljeriako guduan, Frantzian 25.000 gerlarik bizia galdu zuten. Frantses gobernuak 2003an erabaki zuen abenduaren 5a ofizialki ezagutzea hil horien oroimenez. Uztaritzen ere ospatu da egun hori joan den astean ekitaldi sinple batekin. Jean Tanneau gerlari ohien lehendakariak oroitarazi du nola iragan zen gudu hori eta izendatu Uztaritzetik bizia galdu duten bi soldaduen izenak, Jean Louis Lalande d'Olce eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Denak plazara - Kontzertua

Denak plazara

Abenduaren 14an (16:30), Pontx pailazoak "Denak plazara" deitu ikusgarri berria emanen du Antoine d'Abaddie entzun-aretoan.

Kontzertua

Abenduaren 14an (21:00), Euskok etaLanetik Eginak antolatu"Mundura"egunaren karietara, Zeze, Tamala eta Frikun taldeek kontzertua emanen dute Gaztelu Aretoan. Sartzeak 10 euro ala eusko kostako du.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Mendi Alde eskolako ikusgarria

Eguberri hurbiltzen ari delarik, ohidura da hemen eskolako haurrek ikusgarria eskaintzea. Aurten, Mendi Alde eskolako haurrek gomitatzen gaituzte abenduaren 15ean (15:00) Sanoki zine gelara.Usaian besta hunek gaitzeko arrakasta biltzen du eta herritarrek memento goxoa pasatzen dute.Gomita deneri zabaldua da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Sortze (xuxentze)

Joan den astean aipatu dauzuet Olhaberri lotizamenduan den Erreka Bazterreko Martin Ternisien eta Aña Mariscoren hirugarren haurraren sortzea, Adei izendatu duten haurra, azaroaren 17an sortua. Haatik Adei ez da neska bat, gaizki idatzi dudan bezala, bainan mutiko bat. Barkatu otoi huts horrentzat, eta berriz ere agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016