Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Mediateka
Eguberri inguruan den furfurian parte hartzeko gisan, mediateka hetsirik egonen da urtarrilaren 2a arte. Usaian turnatzen diren liburuen uzteko den ate aitzineko kesa hetsia izanen da ere. Beraz liburuak etxean atxiki behar dira. Usaiako erritmoa berriz hartuko da urtarrilean.
Joko erraldoia
Ideia berezia izan da aurten Ortzia elkartearena. Batasunaren kideak, handi eta ttipiak, lanean arizan dira eliza saihetseko Ezkien...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Horra, horra, gure Olentzero!
Jadanik, jakin dugunez, Olentzero abiatua da urruneko mendietatik bere astoarekin. Harekin doa Mari Domingi. Urruñara ere laster etorriko zaizkigu, eta herriko plazan ibiliko dira urruñar haurrekin batera. 24ko gauean, Euskal Herriko etxe guziak bisitatuko dituzte, osasuna eta zoriona ekarriz. Jadanik, Herriko Etxeko arkupeetan gutun-ontzia ezarri dute Olentzerori idatzi mezuak jasotzeko. Zabal diezazkiegun gure bihotzak eta gure...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Abenduaren 21ean larunbatez, Errepika eta Denbora Pasa koruek kontzertua eskainiko dute San Josep elizan (18:00). Kontzertua euskaraz izanen da eta urririk. Xehetasunentzat: 07-67-72-34-38.
Bestalde, abenduaren 22an igandez, Xaramela koruak kontzertua emanen du San Leon elizan (16:30). Euskaraz izanen da eta prezioa librea izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Koru kontzertua
Abenduaren 21ean larunbatez, Oldarra eta Enara koru taldeek kontzertua emanen dute San Martin elizan (17:00). Euskaraz izanen da eta prezio librean.
Irakur kluba euskaraz
Hilabetero bezala, BTZ irakur kluba mediatekan bilduko da abenduaren 21ean (14:30). Hilabetean zehar euskaraz irakurri dena aurkezteko ala besteak entzuteko parada da. Euskaraz izanen da eta urririk....
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Mugerre, Hiriburu eta Milafrangako herrien sustenguarekin baita beste partaide anitzekin elkarlanean antolatuta den "Hiruak Dantzan" zikloa abenduaren 21ean Hiriburuko plazan iraganen da. Goiz bukaeran eginen da eta bertan dantzaldiak, tailerrak eta ikusgarriak izanen dira. Urririk izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Irakurraldiak
Abenduaren 21ean larunbatez (10:30), irakurraldiak iraganen dira Libreplumen ahotik, 3 eta 7 urte arteko haurrentzat. Euskaraz iraganen da, herriko mediatekan. Izenak emateko: 05-59-26-28-99.
Tanka gelaren hitzorduak
Abenduaren 21ean larunbatez (17:00), "Conte-Moi Noël" haurrendako ikusgarria iraganen da, mediatekak antolaturik. Ipuin, kantu, musika, maskak eta txotxongiloak nahasiko dira. 50 minutu iraunen du eta 3...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016