Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Agorrilaren 14tik 18a arte iraganen dira. Aurten ere herriko besta komiteak egitarau aberatsa proposatzen du. Xehetasunetan sartu gabe, hitzordu inportanteak aipatuko ditugu. Besten idekitzean, arrakasta gaitza bildua duen Andoni Oilokiegi entzuteko parada emana da (22:00), herriko pilota plazan, euria balitz merkatu estalian. Andredena Mariz meza (10:30), ondotik Garazi Kantuz eta arrastirian (19:00) Galtxetaburuk animaturik mutxikoak. Agorrilaren 17an Uharteko karrikan bazkaria, izena eman...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Hitzaldia
Abuztuaren 4an igandearekin (15:00), Euskal Museoaren 100 urteen kari hitzaldia iraganen da museoan bertan. Bisita-hitzaldia Sabine Cazenave erakusketaren komisarioaren eskutik izanen da. Oren bat eta laurdenez iraunen du eta frantsesez izanen da. Hitzaldia urririk izanen da. Xehetasun gehiago ukan nahi bada: 05-59-59-73-50.
Kontzertuak
Abuztuaren 15ean, Santi DDC eta Ramuntxoren kontzertua iraganen da...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Mintzaldi
Joan den ortzirale arratsaldean iragan da Takashi Nagai japoniar medikuaren biziari buruzko mintzaldia Nathalie Fourmyren ganik. Beharbada eguna eta tenorea ez ziren arras egokiak telebistetan Joko olinpikoen hasierarekin batean. Mintzaldi horrek merezi zuen entzule gehiago. Nor zen Takashi Nagai? Txinatarren eta japoniaren 2. gerla bezperan, Takashi ikasle harroa Nagasakiko unibertsitatean zebilen, bere...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Joan den astean eskolaren ezagutza egin ondoan, huna 85 urteen kari antolatua den egunaren egitaraua: goizean (10:30) meza eta preseski eskola huntako ikasle ohi batek emanik eta haurrek eta klikak alaiturik. (11:30) zintzur bustitzea eta ondotik bazkaria trinketean: merluza, ahatekia sagarrekin, gasna, errusiar bixkotxa, kafea eta arno. Egunean zehar animazio eta erakusketak izanen dira: klaseko argazkiak, lehengo eskolako materiala eta Sanoki gelan ikusten ahalko dira filmatuak izan ziren...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Herriak euri-urak biltzeko zuharra eskuratu du joan den astean. 100 metro kubo euri-ur bilduak izanen dira herriko zentro teknikoko teilatutik eta kirol zelaian sortu arroilatik. Horri esker, berdeguneak ureztatzen ahalko dira, herria garbitu eta sustut edateko ura guttiago xahutu! Urraspide hau behar-beharrezkoak diren natura-baliabideak, hala nola ura babesteko xedearen haritik doa.
Ontzia lurperatua eta konektatua izanen da hurrengo asteetan.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Pausuko bestak
Egitaraua: hilaren 25ean, ostegunarekin, mus txapelketa Xaia ostatuan (19:00). Hilaren 26an, ostiralarekin, Bidasoako Joaldunak karrikaz karrika, eta horren ondotik pintxo potea auzoko ostatuetan Zarpai Bandak alaiturik (19:00). Kontzertuak Tamala, Pott Rock eta DJ Raf-ekin. Hilaren 27an, larunbatarekin, amuarrain arrantza lehiaketa (8:00), eta haurren eguna, doako jokoak, pertsonaia mitologikoak; bazkari herrikoia (13:30), espartin jaurtiketa, eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016