Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Pilota
Txapeldun
Berri onekin etorri zauzkigu Julien Etchegaray eta Paolo Bidart Arrangoitzeko trinketatik, Frantziako xapelgoko 2. mailako finala irabazirik 40-33Zaharrer Segiko Elgart-Hualderen parean. Ororen buru ongi menperatu dute partida, salbu azken bi tanttoen trinkatzea aski zaila izan zaie. Goresmenak bi pilotarieri baita ere sustengatzaileer! Irabazte horrekin, heldu den urtean Julien eta Paolok lehen mailan dute jokatuko. Artekoetan,...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Herriko Etxearen agiantzak
Joan den larunbatean iragan dira Lapurdi gelan Herriko Etxearen agiantzak, auzapezaren inguruan bildurik Peio Dufau deputatua, Etcheverria kontseilari orokorra, auzo herrietako auzapez, herriko hautetsi, parropiako apezak eta elkarteetako arduradun frango. Bere mintzaldian auzapezak aipatu ditu 2024ko lanak: Hiribehere karrika, Super Uko borobilgunea, sozial mailan egindakoak eta gazte kontseiluak eginak. Eman ere berriki izendatu gazte...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
SPUC Kirolak-en aldizkaria
Egun hauetan, urte berriko agiantzak zabalduz, elkarte huntako kideak ibili dira etxez-etxe, urteko aldizkaria banatzen egutegiarekin baita diru laguntza eskuratzen. Orokorrean zazpi sekzioetako elkarte hori800 kidek osatzen dute, herrian dinamika handiaren sortzaileak. Hemen aurkitzen dira pilota, errugbia, eskubaloia, kanoe-kaiaka, lasterka, futbola eta bizikleta. Dudarik gabe aipatuena izan da errugbia, txapela kentzeko denboraldia eraman...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Agiantzak
Urtarrilaren 24an ilunabarrean ukan ditugu Lur Berri gelan. Battit Laborde auzapezak bere hautetsiekin deneri ongietorria egin eta urte berri ona desiratu du. Jende asko, 120 bat jende bazen etorria, elkarteak, herriko enplegatu, eskolak, suhiltzaile, xareta, apezak eta bertze. Gero axuantak mintzatu dira, denek aipatu dute 2024an egin lanak eta aurten zer egingo duten: Apezetxea erreberritu 5 bizitza eginez, jada permisa ukana dute, eskola publikoan eta...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Kaskarotak Oinak Arin herriko dantza taldearekin
Urtarrilaren 11tik martxoaren 3ra, kaskarotek Beskoitzeko auzoak alaituko dituzte. Historiak dion bezala, dantzari eta musikari horiek udaberriaren etorrera eta hartzaren iratzartzea zabaltzen dute herritarrei. Urtetan zehar, ohidura ari da sartzen auzo guneetan, auzoak elkartzen dira askari, zintzur bustitze edo krakada dantzarier eskaintzeko, aldi berean auzoen arteko harremanak lantzen dira, nola ez! Martxoaren 2an...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Joan den larunbatean barneko aro baitzen, 128 muslari (64 pare) bildu dira Donamartiriko Bil Etxea gelarat, Donoztiriko eta Donamartiriko eskolako aitamek antolatu mus txapelketan parte hartzeko. Bi aihertar baziren jinak antolakuntzaren kudeatzeko, Pette Ospital eta Jacky Biscay. Parte hartzaile batek erran duenaz, antolakuntzaona omen zen.
Multxoko zoingehiagoka bururatu ondoan, hiru taldetan emanak izan dira jokolariak: A taldean 16 pare, B taldean 32 pare eta C taldean 16...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016