Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Eguberri
Huna elizkizunen toki eta tenoreak: abenduaren 24an asteartearekin, meza Urepelen (17:00).Biharamunean, Eguberri egunaz meza Bankan (9:00) eta Baigorrin (10:30). Eguberri on deneri!
"Nun habila Perkain"
Joan den urrian, "Nun habila Perkain" dokumentala plazaratua izan zen. Erran gabe doa baitezpadakoa dela Alduden ere aurkeztua izan dadin. Huna beraz, abenduaren 29an igandearekin (15:00) Sanoki zine gela berotuan proposatua...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Kontseiluko biltzarra
Joan den asteazkenean iragan da Lapurdi gelan 25 hautetsirekin, beste lauek zutela kargua emana. Huna aho batez onartuak izan diren gaiak:
- Arruntzan Musugorrikoborda gunean Aitor Lagrenaderi berotegi baten eraikitzeko baimena.
- Herriko lurretan, laborantza garapenerako gidaritza batzorde baten ezartzea.
- Eskolaldi zerbitzuentzat UGECAM-en lur eremu bat urte batentzat herriari uzteko hitzarmena.
- Jabego publikoan...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Pilotarien kantaldia elizan
Urte hondar guziz, Senpereko pilota elkarteak proposatzen du kantaldi bikaina. Aurten abenduaren 27an (19:30), izigarriko programa dute: Kalakan, Allegria, Berçaitz anaiak eta bistan dena herriko pilotarien taldea. Heldu den astean xehetasun gehiago, erreserba turismo bulegoetan baita sarreran.
Scaramuccia antzerki taldeko gazteak
Abenduaren 20, 21 eta 22an (20:30) Scaramucciako ikasleek errepertorio...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Sortze
Goresmenak Bortzirieta Geixinaineko Mattin Oltzomendi eta Maika Cherberori. Ongietorria egin diote beren lehen haurrari. Kamila deitu dute.
Olentzero badator
Olentzero karrika nagusian ibiliko da abenduaren 20an ortziralarekin, elizako plazatik Plaza Xokora, herriko 3 ikastetxeetako haurrekin. Abiatzea 5ak t'erditan. Heltzean kantuak, janari eta edariak gozatuko dituzte.
Eguberriko...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Pontx pailazoak "Gelara" ikuskizuna jaz eman ondoan, aurten "Denak plazara" obra berria agertzen du. Abenduaren 29an (11:00) Patronaiko gelan ikusgai izanen da. Joanes Echeveste saratarrak eta Alazne Etxeberria donostiarrak haurrak eta helduak oren batez xoraturik atxikiko dituzte.
Goizean goizik, herritarrak iratzarri berri direla, herriko dendariak plazan dira. Lagun batek Pontx-i galdetuko dio bere saltegiaz arduratzea. Saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Pailazoa dendaz...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Gazteak eta osasun mentala
Abenduaren 20an (18:30-22:30), mintzaldi-eztabaida iraganen da Gaztelu Aretoan "gazteak eta osasun mentala" gaiaren inguruan. Hizlariak animaturik, buraso, profesional eta nola ez gazteeri zuzendua da. Ondotik, pintxo potea antolatua izanen da.
Olentzero
Abenduaren 24an asteartez (19:00), Olentzero izanen da Errepublika plazan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016