Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Sortze
Buruilaren 14an (ibiakoitzez) Oihan ttipia sortu zauku herrian. Eraunaldeko Gixonttoinean bizi diren Julien Bedu eta Clotilde Charon-en haurra da. Goresmenak buraso gazteeri.
Ezteiak
Egun berean, gure herrian ezkondu dira Antoine Machet eta Anne Laure Soufflet. Bikote hau Bordelekoa da bainan senarraren aitamak Irubeko auzoan bizi dira. Ama bereziki, osagarri etxeko ortofonista bezala ezaguna da.
Brik a...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Urriaren 6an parropiako kermeza iraganen da, goizarekin (10:30) meza Lekorneko elizan, ondotik aperitifa eta bazkaria Makean, Mindegian. Jan aitzin musean aritzen ahalko da. Bazkaria (13:00) han berean hartzen ahalko da, 25€ helduak eta 13€ haurrak. Bazkaria etxera eramaiteko posibilitatea ere bada (27€), ezkerpareta gibelera xerka joan beharko da, ez da ahantzi behar plateren ekartzea. Urriaren 2a aitzin deitu behar da: Marie Hélène 06-37-49-89-77 (Lekorne), Chantal 06-08-18-15-93...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Sortze
EmmaGonzalez eta Xalbat Seosse-Oxarango andere-jaunek beren lehen haurñoari ongietorria egin zioten joan den irailaren lehenean. Hau seme bat izanki eta Aritz izendatu dute. Bikote gaztea Angelun bizi baldin bada oraino, laster Aiherrara jin behar luke Harregia etxea berritzeko lanak bururatu bezain laster. Anartean goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Aritz sortu berriari. Goraintziak nola ez Pozuluko...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Erakusketa eta bisita gidatua
Irailaren 23tik azaroaren 11 arte zabalik izanen da Posta gelan, "Euskaldunen aztarnak munduan" izeneko erakusketa. Hilaren 26an ostegunarekin, zabaltze ekitaldia eta bisita gidatua izanen dira egile eta prestatzaile den Argitxu Camus-Etxekoparrekin. Tenorea: 19:00.
Errexil sariketaren 2. bertsu saioa
Irailaren 27an ostiralarekin, Errexil Sariketaren bigarren sailkapen saioa izanen da Posta...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Ibarrungo bestak
Jondoni Mikelen ospakizunak hor dira irailaren 27tik 30a artean. Komiteko gazteak buru-belarri arizan dira, betiko programa mamitsuaren preparatzen. Ostiral arratsean mus lehiaketa (19:00), Inharria baserrian, izen emaitea bertan 20€. Larunbat goizean pala txapelketako finalak, Xerrikume errearen bazkaria (14:00), gaitzeko menuarekin, Kiki Bordatxok animatua, arratsean Punttu Kakotx txaranga (20:00), Pisoo eta OPH (22:00), Maskak (23:00) gaualdiko...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Dolu
Irailaren 17an zendu zaigu Andoni Etxarri historialari hendaiarra, 81 urte zituela. Besteak beste, Hendaiako ikastolaren, Endaika arraun elkartearen eta Sokoaren sortzaileetakoa izan zen. Ipar Euskal Herriko lehen Olentzero ere izan zen. Kultura, euskara eta ekonomia arloetan zinez ekarpen handia egin zuen. Ehorzketak irailaren 23an iragan dira.
Dolumin bizienak helarazten dizkiegu haren hurbilekoeri.
Hamaikagarren irakurraldi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016