Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Otsailaren 22an ihauteriak iraganen dira herrian zehar. Baratze publikotik abiaturik (14:30), karrikaz karrika ibiliko dira kasinoaren atarira heltzeko (16:30). Bertan Zanpantzarren auzia iraganen da. www.biarritz.fr webgunean egitarau zehatza atzeman daiteke.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
"Brain ball" burua mugimenduan
Aktibitate dibertigarria proposatua da, "Brain ball" deitua, musikarekin gorputza mugitzeko eta burumuinak lantzeko tailerra da. Martxoaren 6an Hodi Aldean zer den jakiteko tailerra proposatua da kitorik. Adinetakoentzat goizarekin iraganen da (10:15-11:30), heldu, nerabe eta haurrentzat arratsaldean (14:30-16:00). Interesatuek izena eman behar dute 06-86-47-19-29 deituz edo
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Mus lehiaketaren berri
Aiherra-Izturitzeko "Biga bat" eskola publikoarena otsailaren 9an iragan zen. 78 muslari parek parte hartu zuten. Huna emaitzak:
- Mendiondo Roger À¢'€'" Ospital Pette aihertarrak xapeldun, Donibane Garaziko Etchepare Nano À¢'€'" Teillery J.Yves-eri gaina harturik.
B. mailan: Irisarriko Larramendy Eveline eta Beñat senar-emazteak irabazle izan dira, Lucu Henri jutsiarrari eta Stéphane Deporcq donapaleutarrari...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Beti Ari elkarteak bere lehorretik itsasora ihauteria antolatzen du otsailaren 22an.
Badu hogoi urte Holako taldeak mundua dantzarazten duela Euskal Herri osoan, Charente eta Kalifornian. Musika herrikoia 80. hamarkadako rock-ari nahasia, hau guzia udako hit batzuez tartekaturik... Deliberatu dute euskaraz baizik ez kantatzea eta burutik pasatzen zaizkien moldaketa guzien egiterat ausartzea. Beharbada hor da beren errezeta hainbeste irauteko... Aurten ere, hor izanen dira Ihauteri...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Besten afixa lehiaketa
Hiriburuko besten hurrengo afixa hautatzeko lehiaketa ospetsua itzuli da! "Si on peignait" elkarteak antolaturik, 100 euroko saria irabaziko du afixa hoberenak. Kontuan hartu behar da Hiribururen koloreak horia, urdina eta xuria direla, 3 buruko dragoia dela sinboloa eta bestak Plaza Berrin iragaitekoak direla. Afixan, "Hiriburuko pestak" eta "Fêtes de Saint Pierre d'Irube" agertzea beharrezkoa da, bai eta data (2025eko ekainaren 27, 28 eta...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Mintzaldi-elkarrizketa
"Eskolan euskara (eta euskaraz) ikasi" izanen da Maite Lagrenade eta Beñat Lascano irakasleek eskainiko duten mintzaldiaren gaia ostiral huntan, otsailaren 21ean, Sanoki gelan (19:00). Erakaskuntza elebiduntasunaren onuren aipatzera gomitatu ditu Herriko Etxeko euskara batzordeak. Sartzea urririk izanen da, eta elkarrizketa ere sor daiteke entzule eta hizlarien artean.
Ihauteriak
Ihauterietan gaude...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016