Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
Urtarrilaren 12an igandearekin (15:00), Jean Errecart lizeoko CGEA terminaleko ikasleek kantaldia antolatzen dute elizan. Bertan, Gerard eta Kattalin Ihidoy, Kriolinak, Berçaits anaiak eta Menditarrak taldeak izanen dira. Sartzeak 12 euro kostako du. Gela berotua izanen da, bertan taloak eta edariak segurtatuak izanen dira.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
Herriko Etxeak xede bat hartua zuen, biztanle bezainbat zuhaitz landatzea. Urte bukaera eta hastapen huntan xedea ekintzetarat aldatu da. Herritarrak ere gomitatuak ziren parte hartzerat eta zonbaitzu etorri dira. Orotarat 900 arbola landatuak izan dira, zati handiena Antzaramendi gainean eta besteak Laka erreka bazterrean. Antzaramendin landatu diren %70ak ametzak dira eta gaineratekoa gaztain, urki, elorri xuri, elorri beltz, gorosti eta orre ondoak; Laka bazterrean aldiz haritz, sahats...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
"Miñan" antzerkia ostiral huntan
Amikuzeko Kitzikazank eta Etorkinekin elkarteek antolaturik, "Miñan" antzerkia Donapaleun emana izanen da San Luis zinegelan, urtarrilaren 10ean ostiralez (20:30).
Duela bost urte, Amets Arzallusek idatzitako"Miñan" liburuan oinarrituriko antzezlana da.Ginean sortu den Ibrahima Balderen bizia kondatzen du. Egun batez, bere amak galdeginik bere...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
1914ko gerlaz komikia
Gasteizkoa da Aritz Ibarra. Ilustratzaile eta komikilaria da. 1914ko gerlak Euskal Herrian ukan dituen ondorioez plazaratu du euskarazko komiki bat (bande dessinée), "Aldaxka pozoituak" izenekoa. Komiki hori presentatuko du gure herrian urtarrilaren 17an, ostirala (19:00), Arrume gelan. Ondotik izanen da ahamen baten egiteko ahala, hurrupaldi batekin. Aurkezpen hori euskaraz iraganen da. Ongi etorri gutiziatuak diren guzieri, bidarraitar...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
Urte berri on eta osagarri on
Irakurle guziei, herritarrei ala urrunetik Herria astekari hunen bidez hemengo berriak segitzen dituztenei, berriketariei eta astekari huntako langileei, desiratzen diegu urte berri on eta zoriontsua, osagarri on batekin.
2 heriotze
- Lohixundeiko Leonie Arotcarena: 94 urte zituen eta etxean zendu da. Hunen ehorzketak joan den abenduaren 30ean iragan ziren Aiherrako elizan. Doluminak Annie, Jeanine,...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
Urteberri on herritar guzieri, kazeta hunen irakurle baita berriketari eta moldatzaile guzieri. Urte berriak ekar ditzala osasuna, bakea eta zoriona.
Herriko kontseilua
Orotarat 16 erabaki aztertzekoak ziren, denak onetsiak izan dira, aldiz zonbait erresalbuak emanik. Punturik mingarriena izan da Maitetxoak haurtzaindegiari buruzko diru laguntza, hunen finantza egoera ez baitago ongi orekatua. Hemen, Ainhoa, Sara eta Senpereko haurrak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016