Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a
Foch plaza berriaren inaugurazioa martxoaren 22an iraganen da larunbatarekin. Karia horretara, egunean zehar ondare bisitak, animazioak, kontzertuak eta musika hurrupaldia antolatuko dira. Informazio gehigarriak: www.saintjeandeluz.fr.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a
Musean, herriko 6 pare hoberenak
Union Basque batasunak urte guziz antolatzen duen Frantziako mus txapelketa joan den larunbatean bururatu zen Denen Etxeko gelan. Aurtengo txapelketan 31 parek parte hartu dute orotara, bi hilabetez astero bilduz eta joan den ibiakoitzeko azken haitadekin bururatu da aurtengo herriko txapelketa.
Aiherratik sailkatu diren 6 pare hoberenak hauek dira: 1. Xavier Aphal eta Philippe Mongabure; 2. Antton Castoreo eta Julien Darraidou,...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Umorezko bakarrizketa
Martxoaren 15ean (20:30), "Euskaldunen jatorria, historia eta irria" Txikiren umorezko bakarrizketa berria ikusgai izanen da Biltoki gelan. Huna sinopsia: "Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia eta kulturaren bizi iraupena honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bang-etik hasita gaur arte: nire...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Odol ematea
Odola emateko bi data proposatuak dira: martxoaren 13a (8:00-11:30) edo 14a (15:00-19:00), Ondarraitz klubaren egoitzan. Hitzordua hartzeko: dondesang.efs.sante.fr.
Euskararen aldeko hamabostaldia
Martxoaren 15etik 30era, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune eta Hendaiako Herriko Etxeek, Plazara kolektiboarekin partaidetzan, familiei zuzendu sentsibilizazio hamabostaldia antolatzen dute,...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Martxoaren 22an ibiakoitz eguerdiz, Garazi-Baigorriko kantari talde batek kantu bazkaria muntatzen du Etxoinean. Animazioa Guy Saldubehere eta Jean Louis Bergararen esku izanen da. Menuak aperitifarekin 40 euro kostako du. Izenak martxoaren 15a baino lehenago eman behar dira 05-59-37-01-57 zenbakira deituz. Ongi etorri deneri!
...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Euskararen aldeko hamabostaldia
Euskara bultzatzeko Hendaia, Urruña, Ziburu eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeek bat egin dute eta horren kari, sentsibilizazio hamabostaldia antolatu dute lau herrien artean, martxoaren 15etik 30era izanen dena. Askotariko hitzaldiak, tailerrak, formakuntzak eta ikuskizunak eginen dituzte eta bide honetatik, elkarrekin, urrunago joateko asmoa agertu dute. Martxoaren 20an ostegunarekin, Kike Amonarrizen hitzaldia izanen da Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016