Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Birazkatze besta ederra
Hilaren 13an igandearekin, Urruña eta Segura herrien arteko birazkatze besta ederra izan zen herrian. Gipuzkoako Seguratik autobusa etorri zen, eta Pausuko Xaian ongietorri alaia egin zitzaion. Izan ziren kantuak, txistor muturrak eta adiskideen arteko solasak. Horren ondotik herriko plazara etorri ziren, eta bertan elkartu ziren zai zeuden herriko hautetsi, elkarte arduradun eta herritarrekin. Segurako Izarra Urdalleta auzapez andereak eta...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Sortze bat
"Errintaine Gaineko" Elodie eta Baptiste Ivars-i bigarren haurra sortu zaie, neskatto bat, Paola deitu dutena. Landesetan bizi diren burasoeri goresmenak eta ongi etorri Paola ttipiari.
Ibarreko ate idekiak
Aurtengo ate idekiak iragan zauzkigu. Antolatua zen egitaraua hastetik bururaino segurtatua izan zen denak ongi iraganik. Jendearen parte hartzeak doi bat apalago iduri bazuen, hala ere nunbre handian hurbildu zen gure...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Ipuinen besta
Festi-Contes kari, urriaren 29an astearte goizean (10:30-11:15), Kiribil konpainiak plazaratuko du "Maiteder" euskarazko kondaira bikaina Larreko salan. Oporrak balia, 5 urtez goitiko haurrak gomit dira beren burasoekin, bidaia misteriotsu baten deskubritzera, poesia, irri eta emozioz beterikoa. Huts ezina.
Bisita gidatua
Senpereko turismo bulegoak antolatzen du ibilbide interesgarria, urriaren 31n (11:00). Gure...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Mugaz gaineko birazkatzeak: hastea erraza, irautea zailagoa!
Ipar-Hego birazkatzeei buruzko eztabaida joan den urriaren 11n iragan zen Gaztetxea gelan, Euskal Irratiek eta Kanaldudek grabaturik. Gomitatu herri anitzetako ordezkariak hurbildu ziren heien esperientziaz eta egoeraz mintzatzera: Aiherra, Antzuola, Larresoro, Baigorri, Baztan eskualdea, Hazparne, Itsasu, Urruña, "Iparra-Hegoa" elkartea eta Baigorriko...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Baionan Kantuz
Hurrengo hitzordua urriaren 26an emana izanen da (11:00) Euskal Museo aitzinean. Joan den irailekoa ederki iragan zen zeruaren mehatxuak garaiturik eta Pottokaren presentziarekin. "Zurekin batera" kantu berriaren ikasteko lehen urratsa ekarri zuen eta oraikoan ikasketak jarraikiko du programan sartu berri diren Jose Mendiagueren "Kantuz" edo Ken Zazpiren "Ilargia"-rekin. Programa osoa aurkitzen ahal da jadaneko
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Ote Lore elkartearen 40 urteen kari, urriaren 31n ostegunez bertsu krakada antolatua izanen da, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzerekin (18:00) Debrutegian. Ondoko gertakarien berri hurrengo asteetan emanen dizuegu.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016