Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Besten afixa lehiaketa
Hiriburuko besten hurrengo afixa hautatzeko lehiaketa ospetsua itzuli da! "Si on peignait" elkarteak antolaturik, 100 euroko saria irabaziko du afixa hoberenak. Kontuan hartu behar da Hiribururen koloreak horia, urdina eta xuria direla, 3 buruko dragoia dela sinboloa eta bestak Plaza Berrin iragaitekoak direla. Afixan, "Hiriburuko pestak" eta "Fêtes de Saint Pierre d'Irube" agertzea beharrezkoa da, bai eta data (2025eko ekainaren 27, 28 eta...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Mintzaldi-elkarrizketa
"Eskolan euskara (eta euskaraz) ikasi" izanen da Maite Lagrenade eta Beñat Lascano irakasleek eskainiko duten mintzaldiaren gaia ostiral huntan, otsailaren 21ean, Sanoki gelan (19:00). Erakaskuntza elebiduntasunaren onuren aipatzera gomitatu ditu Herriko Etxeko euskara batzordeak. Sartzea urririk izanen da, eta elkarrizketa ere sor daiteke entzule eta hizlarien artean.
Ihauteriak
Ihauterietan gaude...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Gizonetan, nazional 2 mailan, lehen taldeak galdu du puntu batez ASPOM Bègles-en kontra, 23-24.
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Eysines-eri, 26-24.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Poitiers-en, 25-32.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Urruñari, 27-20.
Bigarren taldeak irabazi du Bosdarros-en, 36-24.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Mios-en, 31-28.
Heldu...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Ihauteriaren garaian girela eta, otsailaren 21ean Santibate antolatua da, Paris saltegi aitzinetik abiatuko da (18:30), ondotik ostatuen itzulia eginen da musikariak eta bertsulariak lagun. Hori Horiak peñan besta giroan bururatuko da, tripota jatea proposatua dela.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Dantzaldia
Otsailaren 27an (16:00), Lur Berri gelan Dantzalai konpainiaren"Xana eta sudur gorri magikoa" ikusgarria izanen da, 4 urtetatik goiti. Erreserbatzea baitezpadakoa Internetez: https://labour.eus/xana. Sarako herriak eta Euskal Elkargoak antolaturik.
Erakusketa
Sarako ihauterien kari, herriko ikastetxeek (eskola publikoa, pribatua, Olhain Ikastola) prestatutako...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Joan den ibiakoitzean, Hoxari barnean iragan da Gogotik adin ederrekoen elkartearen biltzar nagusia. Giro umoretsuan errezibitu ditu Maryvonne lehendakariak 80 bat partaileak, eskertuz guziak bai eta ere bulegoan harekin lanean ari direnak, beste laguntzaileak, Iholdiko, Landibarreko eta Armendaritzeko auzapezak ekartzen duten diru laguntzarengatik, oroituz urtean zehar joan diren kideak eta agurtuz aurten sartu berri direnak, Armendaritzetik hiru, Iholditik lau eta Landibarretik hiru,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016