Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Auzo batzordeen biltzarrak
Iragan astean bi auzo batzordeek egin dituzte beren biltzarrak.
Lehena astelehenean Arruntzan Erdiko Etxean Pierrot Rouget hautetsiaren inguruan dozena bat lagunekin. Aipagai nagusia izan da Arruntzako plaza erdiaren berrantolaketaren lanak hasiko direla ekaineko hilabetean, dirudienez diru laguntzak erdietsiak baitira hortarako. Aipatu da ondotik Uztaritzeko aurrekontu parte hartzailean batzordeak finkatu proiektua: Arruntzako eskola...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Dantza Garaikidea
Larunbatean, apirilaren 26an (16:00), Elirale-Pantxika Teileria konpainiak aurkeztuko du "Be At" Menulis konpainiaren dantza garaikideko bakarkako bat. Joana Millet artista katalanak, emaztearen gorputzaren eta ahotsaren arteko topaketa gauzatuko du, dantzaren bitartez. Elgarrekin bidaia emozional baten egitera gonbidatzen gaituen antzezpen fisikoa, urririk eskainia, 8 urtez goiti.
Auto zaharren erakusketa
Igandean,...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Hand Ball sala
Baigorrin, hand ball edo eskubaloi gela baten eraikitzeko xedea Herriko Etxean aurkeztu dute joan den astean. Kasik 300 bat neska ditu US Nafarroako taldeak (Akitania Berriko gotorrena da) eta Donibane Garaziko Jai Alain edo Baigorriko ezkerparetan artzen dira orainokoan. Hain zuzen, hunen gibeleko zelaian muntatuko da gela berria, Euskal Elkargoaren laguntzarekin bereziki. 5.630.000 euro gostako du proiektuak. Nahi lituzkete obrak 2027ko maiatzean...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Eskubaloia
Nesketan, helduetan, bigarren taldeak irabazi du Ossaun, 19-14.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Floirac-eri, 23-11.
Gizonetan, erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Limoges-en kontra, 28-31.
Hamabortz urtez petikoek irabazi dute multxoko azken partida Lescar-en kontra, 33-17.
Lehen tokian sailkatzen dira, eta kalifikatuak dira departamenduko xapelgoarentzat finalerdientzat.
Talde...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Joan den igandean, Aberri Eguna Baxe Nafarroako hiri nagusian ospatu da, ehunka pertsona Euskal Herritik etorriak ziren. Eguerdi aldean manifestazioa iragan da, merkatu estalgian bururatu da hitzaldiarekin. Besteak beste errana izan da: "Azken bi urteetan bezala, aurten ere Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak bat eginik elkarrekin antolatu dugu Aberri Eguna. Elkarrekin diogu, mugimendu abertzalean indarrak batu behar ditugula eta norabide berean lan egin gure proiektu abertzalea lau...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Apirilaren 27an igandearekin (16:00), Una Fiara Nova eta Menditarrak korsikar eta euskal taldeek kontzertua eskainiko dute Saint Fructueux elizan. Sartzeak 10 euro kostako du. Ongi etorri deneri!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016