Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Azaroaren 10ean, 300 bat kantari bildu dira Ortzaizeko elizan bi urtetarik "Kanta Jaunari" euskal liturgia batzordeak antolatzen duen elgarretaratzerat. Aurtengoa guziz ederki eta kartsuki iragan da. Alta ez da errex izan COVID-aren ondotik berriz xutitzea. Aitor dezagun ez direla anartean kantariak gaztetu! Bainan zer gaztetasuna ez dugu hauteman meza kartsu bezain airos hortan!
Aipa dezagun lehenik kantuen hautu bikaina. Eman dezagun: "Agur agur Maria" Jean Louis Davant...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Bataio
Emile Pougeron ttipia Baigorriko elizan bataiatu dute aitzineko ibiakoitzean. Catherine Arceren arrasemea. Adin puxka bat dugun herritar guziak oroit gira Emile Arce, Catherinen aita ostalari zenaz. Niniak bere amatxiren aitaren izena hartu du beraz. Goresmenak familiari.
Hondakinen bilketa
Kasu! Oroit zaitezte atez ate edo etxez etxeko zikinen bilketa gelditzekotan dela karrikan. Hondakin...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Joan den larunbatean goizetik anitz jende hurbildu da, tokikoak baina ere kanpotik etorriak. "Ibaitik itsasora, Palestina libre" lelopean antolatu egunean mintzaldi interesanteen entzuteko parada izan da. Palestinaren egoera politikoa hobeki ezagutzeko parada emana zen, bai eta palestinarren alde antolatuak diren kolektibo desberdinen lana hobeki ezagutzeko.
Eguna giro onean bururatu da kontzertuak entzunez.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Ikusgarria
Azaroaren 23an (10:30), "Flipluf" ikusgarria ikusteko aukera izanen da lehen haurtzaroaren gunean, Alabena konpainiaren eskutik. Ikuskizun intimista eta umoretsua, soinu-sotiltasun anitz dituena."Flipluf-"ek itxuraldaketa baten istorioa kontatzen du. Hala, beldarra pinpirin bilakatzen delarik bezala, hegalekin eta bertigorik gabe hegan egiten erakusten du. 1 eta 6 urte arteko haurrei zuzendua da, euskaraz eta urririk. Orotara ordu erdi iraunen du. Tokiak...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Urtatseko bazkaria: tokiak erreserbatu behar
Goiti Aire hirugarren adinekoen elkarteak bazkaria antolatzen du Denen Etxeko gelan, Urtatsez, asteazken eguerdiz. Bazkaria 58€tan da, eta deneri irekia. Haatik izenak aitzinetik eman behar baitira, permanentzia atxikiko dute abenduaren 7an larunbat goizarekin, plaza gibeleko Goiti Aireren gelan (10:30-12:00).
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a Aitzin hortan ukan ditugu Marie Jeanne Arbelbideren ehorzketak. Nahiz ez zuen bere bizia Heletan pasatua, mundutik partitzeko elizkizunak nahi izan ditu munduratzeko bataioko elizan iragan ziten. 91 urtetan utzi gaitu, hondar denboretan eritasunarekin borrokatu ondoan, bere bizian anitz eman duen emazteen nortasunaren alde. Jainkoak eman diezaiola egin lan guzien saria, gure partetik dolumin bihotzekoa Xipri anaia apezatik haste beste haurride eta familia guziari.
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Dolu
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016