Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Emaztearen Nazioarteko Eguna
Martxoaren 8an larunbatarekin (18:00), Emaztearen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren kari, orain arte izenik ez duen Herriko Etxeko plazari Daniela Albizu urruñar emazte humanista, irakasle, ekintzaile, idazle eta euskaltzalearen izena ezarriko diote. Horren ondotik, 19:00tatik goiti, Maialen Errotabehere kantariaren kontzertua izanen da.
Daniela Albizu herrian izan den lehen emazte hautetsia (1983-1992) dugu. 2015eko otsailaren...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 1ean iragaitekoak dira. Huna egitaraua: (14:00) egur jokoak haurrentzat, (16:00) krakada, (17:00) desfilea, (18:00) Zanpantzarren auzia, (19:00) bertsulariak eta (20:00) txaranga. Mozorro gaia "D letra" da.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Sortzeak
Koxkorreko Paxkal Antchagno eta Pantxika Bellecavek seme bat ukan dute, Auxtin deitu dutena.Familia hau Baionan bizi da.
Jatsun bizi diren Gortairuko Maitena Hirigaray eta Raphaël Haristoy-ri aldiz, bigarren haurra sortu zaie. Orain, Kimak jostatzeko egiazko panpin bat, Gana deitzen dena, ukanen du.Goresmenak bi bikoteeri eta bizi zoriontsu eta luze bat Auxtin eta Gana ttipieri.
Emaztearen eguna
Martxoaren 8a...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 6 eta 7ko Bordelerako egonaldia betea bada ere, lekuak gelditzen dira gainerateko oporraldirako. Egitaraua: Aviron Bayonnais errugbi talde profesionalaren entrenamendu bat, ibilaldia Suhalmendin, hondartzako errugbia, Burger quizz gaualdia, lerratokirako ateraldia, sukaldaritza tailerra... Denen zaletasunak asetzekoa izanen da! Harremanak: 05-59-24-65-58.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Otsailaren 16an igandearekin iragan dira herriko agiantzak. Auzapezak xeheki aurkeztu ditu aitzineko urteko obra eta erabakiak. Aitortu du heldu diren denborak zailagoak izanen direla, estatu partetik diru iturriek murrizketa ezagutzen baitute. Herriko lur batek emaiten du aukera gazte batzueri etxeen eraikitzeko. Dozierra hastapenean da, iduriz bide onean. Ondotik 70 lagun inguruk gozatu dute apairu bikaina. Biltze horrek erakusten du Suhuskunen belaunaldien arteko elkartasuna bizirik...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Dantza tailerra
Itsasuarrak batasuneko Itsas'arin taldeak "La bourrée" dantza tailerra antolatzen du otsailaren 28an ostiralez (19:00), Sanoki gelan. Ondotik, dantzaldia Folkablok baita Patxi eta Konpania taldeekin. Ogitartekoa eta edaria tokian berean. Prezioa 5€. Izen-emateak helbide elektroniko bidez:
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016