Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Kontzertua
Martxoaren 8an (20:00), Gorka Urbizuren kontzertua iraganen da Tanka gelan. Maider Cigarroak lehen partea eginen du.
Olerkarien udaberria
Martxoaren 8an (17:00), olerkarien udaberria kari, topaketa eta izenpetze saioa izanen daItxaro Bordarekin Le 5ème Art liburu dendan. Euskaraz eta frantsesez, urririk izanen da eta toki mugatuan (20 pertsona).
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Asiako liztorrak garaitu
Gure lurralde guziko bioaniztasunak, laborantzak eta erlezaingoak baitezpadakoa dute herritar guzien indarra eta laguntza liztorren ihiztatzeko.
Ondorio onak ukan zituen 2024ko liztor biltzeak. Ondorioz, Asiako liztorraren kontrako kolektiboak eskatzen du herriei borroka hortan parte hartzen segitzea 2025. urtean ere. Herritar guziak deituak dira beraz kanpaina huntan parte hartzera. Hala nola, liztor kafoi bat ikusten denean, Herriko...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Emazteen eskubideen kari
Martxoaren 8an, emazteen eskubideen eguna kari, Alfaroenean (18:00) 2 pilota partida lekuko andere gazteekin ikusten ahalko dira. Lehenik gazteak frontball-ean eta gero helduak palaz. Zaharrer Segi pilota elkarteak antolaturik. Sartzea kitorik. Ondotik ostatuan "Zoin emazte duzu goresten" esku erakusketa izanen da.Untsa segitzeko, pintxo poteo, Urepeleko DJ Denerik alaiturik. Deneri idekia den gaualdia.
"Frantziako museo...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Emazteen gaualdia
Lokarri elkarteak emazteen gaualdia antolatzen du martxoaren 22an (20:00), larunbatarekin herriko eskolen jantegian. Pintxo afari hori, edariak barne 25 euro gostako da eta gizonek eginik eta zerbitzaturik izanen da. Izenak eman behar dira lehen bai lehen telefono zenbaki huntarat: 06-74-26-62-57 eta hori martxoaren 19a aitzin.
Kantaldia elizan
Ortzaizeko eta Arrosako eskola publikoko burasoek...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Libertimendua
Joan den igandean ospatu da gaineko plazan eta iragan urteko harat hunatak ederki jorratu dituzte, baigorriar zonbait umore anitzekin aipatuz. Besteak beste, Erramun Martikorenaren Iruñako kantaldia, bere burua umoristarentzat daukan Pantzo Hirigaraien "one man show" edo bakarrizketak,etxe bat edo biren leihoetan hedatuak izan diren palestinar banderak, Baigorriko bestetan auzoen arteko borroka, ikastolako burasoek eskea egiten gero Elizondora joaiteko...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Kontseiluko biltzarra
Joan den asteazken arratsean iragan da Lapurdi gelan, 25 hautetsirekin, bertze lauek poderea emanik zutela. Huna aho batez onartu aipagaiak:
- 2025eko herriaren ekarpena bizitegi elkartasun funtsari 3.404 euro.
- Uda Leku elkartearekin Heraitzeko eskola baliatzeko partaidetza hitzarmena onartzea eta elkarlanerako hitzarmena berritzea.
- Laxaldia gizarte zibilari lur zati bat erostea euro sinbolikoan seroretako karrikari bide...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016