Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Ezkontza
Maiatzaren 2an Izturitzeko elizan ezkondu dira Sandra Sallaberry eta Pierrick Lucas. Ttotte Saldubehere apeza lekuko eman dute baia elgarri.
Gertakari alegera, elizkizunaren ondotik Itsasuko Altzueta etxean goxoki ospatu dutena familiako eta adiskidez inguraturik, legezko urratsa Herriko Etxean aitzinagotik betea zuten.
Marius eta Rose seme alabañoekinHaltzerreka auzoan eraikia duten etxean bizi dira.
Bizi zoriontsuaren agiantzak eskaintzen...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Jean Irigoyen, sortzez Ainhiza-Monjolosekoa, 1955ean Donibane Garazira bikario etorri zelarik Garaztarrak dantza taldea sortu zuen. Urtez urte belaunaldi desberdinek euskal dantzak ikasi dituzte, hainbat urtez ikusgarri desberdinak eman dira. 70 urte irauten duela, maiatzaren 17an urteurrena ospatuko da, Donibane Garazin desfilea iraganen da (10:30), bazkaria Izpurako Faustin Bentaberri gelan, izena eman behar da 06-32-10-67-33 edo 06-74-41-93-64ra deituz. Ondotik kontzertuak, Atzarbale,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Arruntzako obrak
Herriko Etxeak hasiko du Arruntza auzoaren berrantolaketa helburu batzuekin: eguneroko bizia hobetzea, seguritatea bermatzea, pilota plaza inguruaren eta elizarako bidearen berritzea. Pilota plaza bera askotan auto aparkaleku bilakatu da ondoan diren jatetxe, saltegi edo Erdiko Etxea bezala biltoki direnentzat; berriz kirolari bakarrik itzultzea pentsatua da. Proiektu hori aspaldian bertako biztanleekin landua izan da, bereziki auzo batzordearekin,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, irisartarrek galdu dute Atharratzen, 19-23.
Hemezortzi urtez petikoetan, bigarren taldeak irabazi du departamenduko final-laurdenetan, Gan-eren kontra, 23-12.
Neska helduetan, Kanbo/Irisarriko bigarren taldeak irabazi du Barzun-en kontra, 42-34.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizon helduetan, pre-nazional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Oloron larunbatean...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Heriotze
Jeanine Semerena (sortzez Zaldua) 84 urtetan zendu da eritasunez. Joan den ibiakoitzean ziren ehorzketak. Oronoziakaldeko Marroan bizi zen. Dolumin bizienak penetan diren Jacky alargunari, Marie France, Jean Michel, Sylvie seme-alaberi eta familia guziari.
Sortzez baigorriarra zen Marcelle Mutuberria (Olivieri sortua) joan den ortziralean ehortzi dute gure herrian. Luzaz jasan behar ukan duen eritasunak ereman du 64 urteetan. Miarritzen bizi,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 16an (20:30), Timothé Poissonnet-ek Alain Doumbia, Flora Amara, Certe Mathurin eta Gabriel Francès umoristak gomitatuko ditu oholtzara hupatzera. Lau unibertso, lau estilo, baina helburu bakarra: irriaraztea!
Hitzordua La Perle gelan emana da. Tokiak atxikitzeko: boutique.otpaysbasque.com.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016