Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Atharri lehiaketa joko berrin
Joan den ostegunean, maiatzaren 8an, jokatu ziren bi finalerdiak. Lehen partidan jokatu zuten Bixente Bideondo eta Inhar Ugartek, Mathieu Ospital eta Ellande Orhatégarayen kontra. Edo, hobeki erran, jokatu behar zuten, zeren 20 minuten buruan partida gelditu behar izan zen Bixente Bideondok aldi txarra ukanik. Bi edo hiru minuta egon zen lurrean etzanik, berriz bereganatu arte, baina partida ez zuen aitzina segitu ahal...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Latsako Janbattitt Oxobyk utzi gaitu 81 urtetan, azken bi urte hauetan minbiziaren kontra borrokatu ondoan. Ganixhaurraenean sortua, sei haurridetarik hirugarrena zen. Lan denbora osoa iragan du Postetan, gehien bat Parisen eta azken hamar urteetan Donibane Garazin. Arrosako Thérèse Troundayrekin ezkondua zen. Erretreta denboran Euskal Herriko historiari azkarki interesatu zen, eta partikulazki Nafarroakoari. Ganixhaurraenekoen genealogia ere errotik ikertua zuen....
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Eskubaloia
Gizon helduetan, pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Oloronen kontra, 25-26.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek berdinketa egin dute Biard-en, 21-21.
Neska helduetan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Union Béarnaisen kontra, 30-34.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Bègles-en, 35-37.
Heldu den aste hondarreko partidak
Lau talde badira departamenduko...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Ikusgarria
"Belarriprest. Nire lehenengo sortzelana euskaraz", Amaia Bonoren ikaskuntza prozesua da: identitatea, itzulpena, akatsa, kultura, hitzak, biografia... Hori guzia euskaldun berrien kontakizunetik, eta hizkuntzaren analisiatik. Maiatzaren 17an ikusgarri hori ikusteko parada izanen da Biltokin (20:30). Euskaraz izanen da eta urririk. Xehetasunentzat: 05-59-93-38-76.
Hitzaldia
Maiatzaren 23an (19:00), Azokaroaren karietara,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Maiatzaren 8a
Aurten, maiatzaren 8an, Uztaritzek itxura berezia hartu du gerlari ohi elkartearen eta publikoarenganik munduko 2. gerla akabantzaren 80. urtemuga kari. Auzapez, hautetsi, suhiltzaileen ordezkari eta jendarmak hor ziren gerlari ohien inguruan. Goizeko mezan, Béranger apezak handizki aipatu du bakearen balioa bizian. Ekitaldia segitu da gero oroitarri aitzinean, Labourdins elkarteko soinulariak lagun. Jean Larronde lehendakari berriak azpimarratu du...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Sortze
Barka, berria beranta pixka batekin aipatzen baitugu. "Ilyan" ttipia joan den apirilaren 19an sortu da.Fabienne Laky eta Didier Mariscoren haurra. Goresmenak burasoeri. Larlako bidean bizi dira.
Artzainen lasterkaldia
Joan den igandean iragan da, 23,6km Oilarandoien gaindi, 348lasterkariekin. 400ek emana zuten izena bainan 50 pasa ez dira etorri aro txarraren beldurrez hain segur! Bainan denborak atxiki du azkenean. Damien...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016