Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Bi egunez Espelletenian programazio interesantea proposatu da. Maiatzaren 16an Garbiñe Larreak "Kosmetikoak sendabelarrarekin" liburua aurkeztuko du (19:00). Biharamunean Garbiñe Larreak gidaturik ibilbide botanikoa iraganen da (9:30-12:30), ondotik bazkari begetarianoa (25€tan), 07-44-70-14-65era deitu lekua atxikitzeko. Arratsaldean (15:00-17:00) Elorri Iguiniz-ek "sendabelarretik ukendura" tailerra kudeatuko du, izena eman behar da.
Bestalde ekaina hondar arte Maitena...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Haritz Barne zineman
Euskal zinema: Itziar Leemans filmegilea, Euskal Herrian sortua da. Zinema ikasketak La Habanan egin zituen. Hara bere bi obrak ikusten ahalko direla maiatzaren 15ean (21:00) Hazparnen:
"Olatuak": dokumentala da. "Zazpi emazteek terapeuta batek gidaturik, beren gorputza mugimenduan emaiten dute, urratsez-urrats. Dantza terapiak aurrera egin arau, 2000. hamarkadan Espainian atxilotuak izan zirelarik jasan...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Pausuko pala txapelketaren finalak
Maiatzaren 4an igandearekin, eta Bidasoan Euskaraz ekimenaren kari, Pausuko pala txapelketaren finalak jokatu zituzten. Hauek dira emaitzak:
Hirugarren mailan, Zubiri eta Sandra 30 À¢'€'" Martin eta Mokorrea 25. Bigarren mailan, Florian eta Baptiste 30 À¢'€'" Lissayov eta Gardos 29. Lehen mailan, Luberriaga anaiak 30 À¢'€'" Zubiri eta Bastien 25.
Euskaraldia Urruñan
Aurtengo...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Gura Show taldea
Aiherrako haur guziek euskara eskolan edo ikastolan ikasten dute, baina eskolatik kanpo guti entzuten dute beren aktibitateetan edo familian. Euskararen erabilpena eskolatik kanpo indartzea beharrezkoa da, nahi baldin bada haur horiek euskaraz mintza daitezen egun guzietako urratsetan, etxean, beren aktibitateetan ala beste.
Hauei pentsatuz, Beltzuntze elkarteak Herriko Etxearen eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, kantaldia...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Baionako Alexia Trounday garaile atera da Hiriburuko herriko besten afixaren lehiaketan. Orotara, 800 parte hartzaile izan dira. Oroitarazten da bestak ekainaren 27tik 29ra iragaitekoak dira.
Goresmenak Alexia Trounday!
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Euskaraldia
Maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren karietara, bisita gidatua euskaraz proposatua da (10:30), hitzordua turismo bulegoaren aitzinean emana da. Maiatzaren 18an merkatu estalian (15:00-17:00) haur jokoak izanen dira, ondotik (17:30) Vauban zinegelan "Basatiak" haurrentzat euskarazko filma ikusten ahalko da.
Hilerrien maiatza
Lauburu eta Nafarroako Lurraldeak elkarteek, herriarekin bat egiten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016