Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Dantza ikusgarria
Maiatzaren 24 eta 25ean (11:30), Ertza konpaniak "Otempodiz" dantza ikusgarria emanen du Gaztelu Aretoko zabalgunean. Huna sinopsia: "Zuek ordulariak dituzue, guk denbora dugu. Erraten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu. Ondasun objektiboa da, jendartearengandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz, denbora bizi egiten da....
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Hitzaldia
Maiatzaren 22an (18:00), Jacques Saldubeherek "Euskal pilota zaindu, ohituretan atxiki edo gaurkotasunaren alde zuzendu?" gaiaren inguruko mintzaldia eskainiko du. Euskal Museoan iraganen da eta frantsesez. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.
Kontzertua
Maiatzaren 22an (21:00), Anje Duhaldek kontzertua akustikoan eskainiko du, ondotik La Fulanaren aldi izanen da. Kalostrapen iraganen...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Euskaraldia
Euskaraldia kari, maiatzaren 22an triki poteoa antolatuko da Newquay ostatuan (19:00).
Kontzertua
Maiatzaren 29an (18:00), Eric Dicharry eta Frédéric Desmesurek kontzertua emanen dute Aberdeen Records gunean. Euskaraz izanen da eta urririk.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Herriko Etxeak abisua zabaldu du, herriko trinketea erabili nahi dutenek app.giltza.fr saretik bakarrik egin lezaketela. Kontu bat ideki beharko da, erreserbatzeko eta ordaintzeko helbide horretarik egin beharko da. Ordaindu eta, kodigo bat eskuratuko da trinketean sartzeko erabili beharko dena. Prezioa 18€ da oren batentzat, ezin da Herriko Etxean ordaindu. Bestalde galdegina da trinketeko giltza dutenek Herriko Etxera itzul dezaten.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Baginakien zailtasun seriosak bazituela osagarriarekin Jean Pierre Iriberry Zerratuko nagusiak. Lehenik altxatua izan da Donapaleuko ospitalerat, handik Baionarat eta azkenean Izpurarat. Maiatzaren 14an hedatu da berria pausatu dela 79 urte zituelarik. Iriberria aitamek altxatu etxe berrian sortua zen, familiako bigarren haurra. Denbora jin eta joan, otto eta ttanttaren segida hartu zuen Zerratuko etxaldean, laborantxan, eta hor bizi zen azken egunetaraino. Gain gainetik maite zituen behiak...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Bardozen Kantuz Euskaraldiarentzat
Euskaraldiaren sasoia hurbiltzen zaigu, eta parada ona izanen da euskararen presentzia indartzeko gure herrian. Etor daiteke txaparen xerka Herriko Etxerat idekitze orduetan.
Ekitaldia hasiko da maiatzaren 15ean, eta 11 egunez txapa hori soinean emanez erakutsi beharko da, hizkuntzaren erabilera egunerokoan indartzeko.
Oroitarazteko:
- Ahobizi-ak (txapan aho forma) engaiatzen dira elkarrizketa guziak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016