Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Euskaraldiko ibilaldia eta besta
Aurten, Euskaraldia kari, Amikuzeko antolatzaile batzordeak euskal komunitatea besta giroan eta aldarri umoretsuan biltzeko beharra senditu du. Hortako musika, dantza, bertsoa, kantua, umorea eta aldarria gogoz eta gorputzez plazaratuko ditu ostiral huntan, maiatzaren 16an (18:30).
Jada, talde eta elkarte andana batek beren presentzia segurtatua dute: joaldunak, zigante eta gaiteroak, bi txarangek, kantu talde desberdinek, haur...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Heldu den maiatzaren 11n, igandez, Ibar Garakotxeko Mixel sainduaren beila eguna izanen dugu.
Frantxua Aita Sainduak proposatu aurtengo jubilatuari segituz, aurtengo gaia izanen da: "Mixel Sainduarekin esperantzaren beilari".
Predikari: Aita Simone Panzeri, eskualdeko superiorra.
- (10:30) Meza saindua Ibarreko beilarien aterpean.
- (14:30)Sakramendu sainduaren adorazionea.
- Ondotik bezperak kantatuko ditugu.
Ahal baginu egun hortan gure arrangurak...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 9an ostiralez (20:30), Goraki koru taldeak 50 urte betetzen dituela eta, kontzertua emanen du elizan. Sartzeak 12 euro kostako du, urrik 12 urtez petik. Tokiak salgai dira Donibane Lohizuneko turismo bulegoan.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 13an (20:00), Joseba Irazokik kontzertua emanen du La Grande Illusion liburu dendan. Sartzeak 6 euro kostako du, urririk 12 urtez petikoentzat. Xehetasunentzat: 09-87-52-63-72.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Familien egunak
Duela 20 urte baino gehiago, "64 Familia Laguntza Kutxak" eta departamenduko Guraso Sareak antolaturik, Familien Egunek lurraldeko haurtzaroko eta gurasotasun mailako eragileak ezagutaraztea dute helburu.
Karia hortara, Itsasuko GEUZak (CCAS batzordeak) gurasotasun laguntza ekintzak proposatzen ditu Itsasun, maiatzaren 13, 14 eta 17an (dohainik eta izena eman gabe). Xehetasun guziak atzemaiten ahal dira Herriko Etxeko...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Kantu afari
Otxaldetarrak elkarteak antolatzen du kantu afaria, ekainaren 7an, larunbat arratsez (19:00), Barberaenean. Jaz Noblianean iragan zen, arrakasta pollitarekin. Mahain on baten inguruan elkarrekin kantuz suharki aritzea, zinez atsegina da. Menua 30 euro gostako da, arnoa barne. Izenak eman behar dira Erramun Intzaurgarati (06-38-52-65-44), ekainaren 1a aitzin. Herritar guzieri idekia da, eman izena eta etorri goxoan.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016