Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 18an Jour de fête konpainiak (18:30) Gurea enpresa gunean, "Bidea" ikusgarria eskainiko du. Sei aktoreek, ahotsaren, kantuen, musiken... eta esperientziaren bidez familia baten historia kontatuko dute, etxeetan entzuten diren istorioak, artxiborik gabe, argazkirik gabe.
Ikusgarria kanpoan iraganen da.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 16an (19:00), Miren ArtetxeetaMaddi Ane Txoperenaren mintzaldia iraganen da "Bertsularitza, emazte-ondare bat?" gaiaren inguruan. 2 oren iraunen du, euskaraz izanen da frantsesezko bat-bateko itzulpenarekin. Hitzordua Le Cube-Toki Toki liburutegian emana da. Xehetasunentzat: 09-51-29-81-22.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 12an (19:00), lehengoko kantuen inguruko saioa iraganen da Pantxix Bidartekin Biltxokon.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Urkoi auzoa ohoretan
Lehenik berriki, Frantziako muslari txapeldunak atera dira Philippe eta Michel Ondarts anaiak Hiriburun iragan den zoingehiagokaren finalean. Larrazkenean Argentinara joanen dira munduko txapelketan parte hartzeko. Zorionak!
Auzoko pestak: urtero bezala sasoineko lehenak dira Hazparnen. Izigarriko arrakasta bildu dute azken denbora hauetan bezala. Komitearen buru plantatu diren emazte gazte batzueri esker dela erraiten da....
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
Dantza eta kantu ikusgarria
Maiatzaren 2an (20:00), Kukai dantza eta Ikusiko abesbatzaren arteko ikuskizuna ikusteko aukera izanen da Moderne trinketean. Sartzeak 20 euro kostako du, urririk 12 urte petikoentzat. Xehetasunentzat: 05-59-55-69-87. Tokiak atxikitzeko: billetterie.seetickets.fr.
Ekitaldi kulturala
Maiatzaren 3an larunbatarekin (11:30), ekitaldi kulturala iraganen da Biltxokon. Lehenik,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
"Boga!"
Maiatzaren 3an (20:00) eta 4an (16:00), Begiraleakelkarteko dantza eskolako haurrak eta dantzari gazteak eszenatokirat igoko dira"Boga!"deituriko dantza ikusgarria presentatzeko, elkartearen 90 urteen karira. Bi hitzorduak Tanka gelan emanak dira, eta sartzeak 8 eta 15 euroren artean kostako du. Tokiak atxikitzeko: www.helloasso.com/associations/begiraleak.
Mutxikoak
Maiatzaren 4an igandearekin (11:30),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016