Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Baionan Kantuz
Otsailaren 22an Baionan Kantuz ospatuko da bai eta Baionako Ihauteriak. Tuntunako kideek ez zuten egun hori huts egiten ahal eta denek Lapurdiko Ihauterietako Zirtzilen mozorroa dukete, egun hortako Ihauterien lehen hitzorduari zor zaion tonuaren emaiteko. Publikoa ere gomitatua da ber gisan edo nahi duen bezala mozorrotzera. Zirtzilak trapu zaharrez eta xingolez jantziak dira eta programan ere hori azpimarratua daike, "Trapu zaharrak" Iparragirreren...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Hondakinak
Apirilaren 2tik goiti erabili beharko dira etxeko hondakinen biltzeko ezarriko diren untzi berriak. Jende askok ez omen du oraindik idekitzeko "badge" delakoa eskuratua. "Badge" horiek ez dira norberaren kontrolatzeko eginak bainan untzia zer heinetaraino betea den jakiteko. %70a betea izanen delarik, Elkargoko langileak husteko apailatuko dira. Egin molde berri hori eraginkorra izan dadin bakotxak bere partea egin behar du. "Badge"-a ez dutenek Elkargoak...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Espelletenian marrazkiaren, bertsuaren eta musikaren inguruko gaualdia proposatua da (19:30).
Besteak beste parte hartuko dute: Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Nahia eta Goizane Etcheverry Lopepe bertsulariek. Xehetasunak eta izen emaitea 06-37-13-17-47ra deituz.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Eskola giristinoaren 37. mus zoingehiagoka
Heldu den martxoaren 2an igande arratsaldearekin, eskola giristinoko burasoek urteetan zehar famatua bilakatua den mus zoingehiagoka antolatuko dute. Urte guziz bezala, hau Denen Etxeko gela handian iraganen da (15:00), eta aurtengoa hogeita hamazazpigarrena izanen da.
Izen emaitea (12€) 14:00tarik goiti hasiko da. Sari handiak eskainiko dituzte: txapeldunentzat 700 euro,...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Bi asteburu potolo bizi zituzten bardoztarrek! Lehenik, otsailaren 8an larunbatean, euriak eta hotzak ez zituzten beldurtu gure ihauterietako Kaskarotak, maskak eta musikariak Bardozeko etxetan zehar kantuak eta dantzak egiteko. Egun guzian, eta gauean berant arte, bardoztarrek taldea biziki ongi errezibitu zuten, matahamiak, bixkotxak, lukainkak edo edariak proposatuz.
Pasa den asteburuan berriz, bainan aldi huntan eguzkiarekin, talde horrek bukatu zuen bere itzulia larunbat goizean,...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Libertimendu arrakastatsua Donapaleun
Giro ezin hobean iragan da aurtengo Libertimendua Donapaleun joan den igandean. Aroa lagun, jendea nunbre handian hurbildu da Burgaintzi eta zirtzilek animatu ikuskizunerat. Urtean zehar gertatu gaiak ederki jorratuak izan dira hala nola EHZk Arberatzen antolatu duen festibala, euskal munduko tirabirak, Donapaleuko Herriko Etxeko harat hunatak eta laborantza munduko kezkak. Bazen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016