Herriz Herri | 2018ko Uztailaren 19a
Aitzineko asteazkenean, Malcorra Pipine bere azken egoitzara segitua izan da, ehorzketetako mezaren ondotik jendalde polit baten erdian.
Herriz Herri | 2018ko Uztailaren 05a
Sekulako musika ikustaldia aurkeztua da, uztailaren 10ean arratseko 9etan Ibarrun Inharrian. Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolatzen du ekitaldi berezi hau, eta Jazz musikaz gozatzeko aukera ezin hobea dugu. New Orleans-etik dator Mississipi Jazz Band orkestra eta dudarik gabe ikus-entzule guziak loriatuko dira, soinu eta erritmo hunkigarri hauekin. Lekuan bertan eskuratzen ahalko dira sartzeak baita eskualde huntako turismo...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a
Senpertar guziek Jondoni Petri ohoratuko dugu, ohizko besten bitartez eta aurten ere gazte komiteak gaitzeko programa aurkeztu du. Ostiral 29an: 14:00 eskolen lasterketa, kirol zelaian; 18:30 eta 19:30 "Senpereko open" kari bi final-erdiak Gantxiki trinketean esku-uska; 20:00 aperitifa pilota plazan eta ondotik herriko zikiroa Ezberak taldeak animaturik. Etxeratzea taxiaz urririk. Larunbat 30ean: 12:00 txupinazoa, herriko gakoen emaitea eta...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Horra zer aurkituko den Larreko salan, ekainaren 23an arratseko 8etan, arte martzialen teknika eta kultura deskubritzeko parada. Horretarako gure lurraldeko adituak izanen ditugu gurekin. Txinatik Brasilera, Japoniatik Indonesiara Thailandiatik pasatuz, borroka ala kontrol kirol, esku hutsik eta armaturik, arte martzialak ezagunak ditugu praktikatzen dituzten jendeen konfiantza hobetzeko. Munarriz Benoit antolatzaileak, Kenpo Kai elkartearen...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Joanden urteko leku berean iraganen da gure parropiako besta handi hau, Ibarrun Inharrian. Artxeroak taldeak animatuko du bazkaria, hunek menu bikaina dauka: sarreran Senpereko entsalada, ondotik mihia saltsa bizian edo Senpereko axoa, gasna eta etxeko pastiza eta bururatzeko kafea ta patxarana, arnoa barne. Euskoz ordaintzen ahalko den bazkaria 20€ helduentzat, 8€ haurrendako eta 8€ ere etxerat eramaiteko plateroa. Betiko errotaren jokoa, xingar-...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Jaz egin zuten bezala, Sarako kantari tropa mistoak kantaldi eder bat eskainiko dauku arratseko 8ak eterditan elizaren babesean. 25 gizon eta emaztek osatzen dute taldea, hauen artean Senpereko emazte andanaxka bat bada, Claude Lafitte andrerea dutela zuzendaritza lanetan. Orokorki euskal kanta tradizional eta modernoak emaiten dituzte bai eta Afrikako abesti erritmodunak. Giro alai bat sortu nahi izaiten dute, hortarako kantuzale guziak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016