Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Larunbat arratsean, 21etan, gaitzeko ikusgarria proposatua zauku Larreko kulturgunean, Indiako dantzak ditugularik taula gainean. Dantza indiarrak beren graziari esker Indiako irudi enblematiko bilakatu dira, 2000 urteren tradizioa eskainia zauku. Kolorez beteriko musika eta dantzek, erritmo alai eta sorgindu batean, gorputzen mugimendu harmoniatuek liluratuko dute ikuslea. Oren bat eterdiren iraupena du, deneri idekia, 10€ helduentzat eta...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Ostiral arratsean, 20:30etan, Larreko kulturgunea musika doinu ederrekin beteko da dudarik gabe, eskualde huntako "Bayonne Côte Basque" orkestraren bisita ukanen baitugu, aktore eta antolatzaile gisa. Julie Charles-ek aurkeztutako kontzertua, Maurice Ravel kontserbatorioko kultura musikaleko irakaslea dena. Programazioaren bihotzean André Jolivet-en oboe eta orkestrako sorkuntza, Franck Vilard-ek egokitua. Bi musikaldi elkartzen dira, bata...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 19a
Bigarren aldikotz, komertsanteen elkarteak, turismo bulegoaren laguntzarekin, antolatzen du apirilaren 22an, egun osoan, sekulako ekitaldia bildotsaren inguruan. Egitarau aberatsa zinez, jakinik gastronomia eta artisauen feriak egun guzia iraunen duela goizeko 9:00etatik arratsaldeko 6:00ak arte. Huna programa: 9:30 txilindron lehiaketaren hastapena, 10:30 koka lehiaketa, 11:00 artzain xakurren lana Zarika gunean, 11:30 txilindron lehiaketaren bukaera...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a
Pintura erakusketa Larreko kultur-gunean apirilaren 14tik 29a arte, arratsaldetan 2etatik 7ak arte.
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a
Union Basque batasuneko gazteen finaletan, 3 ekipa baginituen.
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a
Martxoaren 30ean iragan da Tour de France delakoaren diktaketa Euskal Herriko 6 herritako eskoletan frantsesez bai eta euskaraz eta 1000ko bat haurrek parte hartu dute.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016