Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a
Hilabete murritza litaike, ez dago sortze bat ere seinalatua izan, haatik berantarekin jakin dugu otsailaren 14an sortu dela Alice de Aizpurua Elbarrun Barbantxu etxaldean, zorionak hunen familiari.
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a
Duela bi urte bezala, Iparraldeko hiru herrialdeen topaketa, kantuaren inguruan, iraganen da apirilaren 14an, Ibarrungo Inharria baserriaren gerizapean.
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Joanden astean ohartu zaizte Senpereko berririk gabe gelditu zaiztela. Ez nintzan oporretan eta ene ustez lana ongi preparatua zagon. Arazo edo "bug" informatiko baten gatik, gure herriko berriak ez dira ailegatu behar zen tokirat. Misterio ainitzek ez dute erantzunik, beraz petto horren gatik, barkamendu eskatzen dugu astekari hunen izenean.
Balio ote du presentatzea Kalakan hirukotea, kantari eta...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a
Liburu arraroa zaiku presentatua izan joan den ostiralean Baionako Euskal Museoan, Xabier Elosegi ikerle nekaezinaren lan sakonaren fruitua: "Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean", Lapurdi 1609 elkarteak argitaratua. XVIII. mendeko notario-agiri zenbaitetan ditu aurkitu euskarazko testuak (internetezko earchives64 atarian), hobeki erran lapurterazkoak, Senpere eta Ahetze eskualdekoak (notarioek normalki frantsesez zituzten agiriak idazten bainan zenbaitzuk euskararekiko...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Zirikolatz dantza elkarteak antolatzen du ekitaldi berezi hau Ibarrungo Inharrian, martxoaren 18an arrasaldeko 3etan.
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Spiral'Danse elkarteko ikasleek aurkeztuko daukute beren dantza emanaldia, Larreko kulturgunean martxoaren 17an, arratseko 8ak eterditan.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016