Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Nafarroa Berriz Altxak errepublika aske eta burujabea aldarrikatzeko helburuz antolatutako Amaiur-aldia ekainaren 5ean eginen da. Goizean (11.00), Amaiurren parte hartzaileei harrera eginen zaie, ordu erdi geroago eginen dute ekitaldia. Gero, oinez abiatuko dira Arizkunera, Ordoki auzora. Hiru kilometroko ibilaldiaren ondotik, autobusak hartu eta Elizondora hurbilduko dira, bertan bazkaldu eta bestarekin jarraitzeko.
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Galder Barbado Amurrioko gazteak poliziaren jazarpena salatu du. Azken hilabeteetan Guardia Zibilaren eskutik jazarpena jasan du eta kolaborazio eta salatari eskaintzak eginak izan zaizkio.
Joan den hilabetean, autoan zindoazela, Guardia Zibilak errepideko kontrol batean lau lagun gelditu zituen.
Horren hitzetan, ordu eta erdira kamuflatutako bi auto agertu ziren eta denek aurpegia estalita zuten. Bere burua Harley izenarekin aurkeztu zuen pertsona batek, banan-banan galdeketa...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Gazte Euskaltzaleen Sareak deitutako eta euskalgintzak babestutako manifestazioan, euskara "kohesio sozialerako hizkuntza bilakatzea" eskatu dute. Era berean, eskaera zuzena egin diote Administrazioari martxan jar ditzala "hizkuntza politika eraginkorrak", euskalgintzarekin elkarlanean. "Euskara Aurrera" lelo pean, gazte ugari tartean zirela.
Pankarta nagusiaren atzean, "Azterketak euskaraz" leloa zeraman beste bat nabarmendu da,Ipar Euskal Herriko ikasleekeraman dutena,baxoa...
Gogoa hazi | 2022ko Maiatzaren 26a
Behinola, laborari bati aizkora faltatu zitzaion. Bazuen susmoa auzoko gizon gazte batek ebatsi ziola. Gaztearen joan jineri, eleeri, ibilmoldeari begi-bazterrez so egiten zion, mesfidati... Bai egiaz, ibilera ebasle batena zuela, lapurraren behako maltzurra, azeri begitarte faltsua, gaiztagin baten ele-zuriak. Gaztearen gorputz eta egitate guziek salatzen zuten hobenduna zela. Mesfidantzak herra sortu zion.
Horiek hola laborariak ustekabean bere aizkora, bide bazterrean, sasietan...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 26a
Joan den ortzegunean, Elisabeth Borne gobernuburu berria, denak utzirik, gobernua ez oraino muntatua, espresuki izan da Parise aldeko Les Mureaux hirian eta gaitzeko hitzaldi kartsua egin du, laudatuz besteak beste gizon eta emazteen arteko parekotasuna, azpimarratuz sail hortan ere badela segur oraino nun zer egin. Eta gobernu berria noizko beraz? Berriketariek hori galdetzearekin, kasik erasiaka hasi zaiote, alta arras umore onean zela iduri zuelarik ordu arte! Ez dela...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 26a
Keinka berean jakin da Elisabeth Borne deputatu-bozetan hautagai izanen dela Calvados departamenduko boz-gune batean. Bere aitatxi luzaz han egona. Itxureri fidatu behar, partida hein bat aise irabazi behar omen luke, joan den apirilean macrontiarrek gehiengo ederra ukana han gaindi. Askok hautagai agertze hori arras egokia daukate, gisa hortan erakusten duela munta handikoak dauzkala hauteskunde horiek. Berak ere ardietsi nahi boz-emaile andana baten babespena.
Beste frango...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016