Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Kukuruku!

Dena den, Jean Castex gobernuburuak bere kargua utzi du eta harekin batean ministro guziek ere ba. Beren arteko azken bilkuran, elgarri tira-hala konplimenduka arizan dira. Macronek ere azkarki laudatu ditu, lan gaitza egin dutela bi urtez, traba eta zailtasun guzien artetik! Hain onak baziren, zendako ez ditu beraz aitzina atxiki? Beharbada akitzen hasiak zirela eta pausaldi bat merexi zutela? Bilkura horren biharamunean, gaitzeko afaria egin dute, denek elgarrekin, eta...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Ekainean

Lehendakaria aizina hartuz ari dela, hori dugu jadanik idatzi goraxago bainan ondoko egunetan ere, ez ote du molde berean segitu nahi? Alabainan, ministro parrasta bat izendaturik, besteak ez ditu segidan hautatuko bainan ekainean, deputatu-bozak iragan ondoan. Kontutan hartuz hauteskunde horien emaitzak.

...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Idorte hori

Frantzian gaindi, anitz eskualdetan, gaitzeko idortea dute eta jadanik bulta huntan! Ikerleen arabera, departamendu frangotan 25 urte ez zutela hain goizik ukana hein bereko idorterik. Buru-hauste handiak bereziki laborarientzat. Lekuka bestalde, idortearen ondorioz, etxe murru asko ba arrailduak edo arrailtzeko heinean. Hola segituz, makur handiak izaiten ahal!

...

Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a

Buenos Aires-eko Iparraldeko Euskal Etxeaz agertu obra berria

Buenos Aires-en dagon Iparraldeko Euskal Etxe edo Centro Vasco Frances-eko idazkaria den Norma RIOS-ek agertu duen liburua dugu hemen aipagai. Moreno karrikan dagoen Euskal Etxea 1895ean eraiki zuten eta obra honetan 1895etik eta 1945 arte kide izan diren guziak urtez urte sailkatu ditu.

Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a

"Askatasun gosez" saskiak

Joan den urtean "Askatasun Gosez" ekimenean parte hartu zuten 2.000 pertsoneri esker 30.000€ emanak izan ziren Harrerari,preso eta iheslari ohieri berehalako laguntza ekartzeko sortua den elkarteari.

2021ean Harrerak, Iparraldean, 40 bat pertsona lagundu ditu: erretreta ttipiegia duten preso eta iheslari ohiak, oraindik ere pairatzen dituzten auzien gastuak ordainduz, osasun mailako gastuetan parte hartuz, baita ere desmartxa administratiboetarako edo urgentziazko egoeretarako...

Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a

17 fraile beneditano aldudarren historia: 13/21 Jerusalemeko seminarioa eraikitzen mintzo: Ohar bat

1901ean beraz Beneditano talde bat arribatu zen Jerusalemera. Haietan bi aldudar, Joanes Benoît Gariador Xiloinekoa eta Miel Raphael Ardans, bi lehenkusiak; berantxago Jamattitt Theophane Ardans anaia, hauekin ere besteak beste Raphael Muskarditz aihertarra. Ez zuten lana falta: Frantziako gobernuaren lurretan beharko zuten, alde batetik, Jerusalemetik 15 kmetan zen Abu Gosh izeneko eliza zahar zaharra konpondu eta bestetik, Jerusalemen berean, Olibondoen Mendiaren ondo ondoan, Siriar seminarioa


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016