Euskal diaspora | 2022ko Maiatzaren 19a

Los Banos eta Salt Lake; Bruselan kantuz; eta euskal haur ebakuatuak

LOS BANOS, KALIFORNIA. Aitzineko asteko Fresnokoaren ondotik, Los Banoseko euskal piknika zen bigarren, urteko euskal besten programan, eta xarmantki pasatu zen, aro ederra ere lagun. Euskaldunen omonier aita Antton Egiguren gipuzkoar frantziskotarrak hasi zuen eguna online hedatu zuten mezarekin eta ondoren jin ziren ohiko bazkaria, emanaldiak San Frantziskoko Zazpiak Bat dantzariekin eta klikarekin, eta Los Banoseko dantzarien erakustaldia. Musika Fresnoko Etchechurytarren...

Orotarik | 2022ko Maiatzaren 17a

Alatz Robles-Arangizen liburu berria


Liburu berri batekin heldu zaigu Alatz Robles-Arangiz beskoiztarra, urte zenbaitez astekari hunentzat Beskoitzeko berriemaile ginuena. "Euskal artikulua edo izaera" liburuak (Dakit argitaletxea, 98 orrialde, 16,60€) euskararen gaia du barnatzen, noizkoa ote den eta nortzuk bideratua. Erraten da euskarak 5000 urte lituzkeela. Alatzek, bere lehen liburuan "Euskara edo sugearen zibilizazioa" (Utriusque Vasconiae,...

Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 12a

Ekosistema: europar herrialde batzuk legeztatzen

Mar Menor ur gaziaren aintzira, Murtzian, Espainiako Mediterraneoko kostaldean kokatua da. Ingurumena zaintzeko nortasun juridikoak eta eskubide propioak lortzen ari da, aktibitate emendatzearen ondorioz, ingurumen funditzeari aurre egiteko. Espainol kongresuan, legegintza berria plantan jartzeko, 274 deputatuk alde bozkatu dute, 6 abstenitu dira eta Vox alderdiak kontra egin du. Bazen urteak nun zientzialariek eta ekologistek laborantza aktibitatea emendatzen ari zela eta, "Mar Menor"...

Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 12a

Europan gehiegizko pisuaren eta gizentasunaren "epidemia"

Munduko Osasun Erakundeak egin adierazpen baten bidez deiadarra jotzen du, Europako lau helduetarik bat obesitatea egoeran delakoz. 53 estatu biltzen dituen erakundearen Europako adarrak deitoratu du: "Gehiegizko pisuaren eta gizentasunaren zenbakiak, eskualde osoan edozein epidemia proportzioetara helduak dira eta gora egiten jarraitzen du".

Erakundearentzat, gehiegizko pisuaren eta gizentasunaren "epidemia" bada, ondorioz Europan, urtean 1,2 milioi heriotza baino gehiago badaude...

Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 12a

Sudur elektronikoa!

Horra berri harrigarria, jadanik zenbat gauza elektronikoak edo hobeki erraiteko robotek gaina hartua dute, pertsonen beharrik gabe. Dastamena eta usaimena ziren teknologiak oraindik irauli gabeko azken zentzumenak. Datozen urteetan hau alda liteke, bereziki usaimen-esperientziak integratzen saiatzen diren asmakizunak direla.

Sydneyko (Australia) unibertsitateko ikertzaileek "Nos.e" garatu dute, "sudur elektronikoa", bere usainaren arabera whiskiak egiaztatzeko gai da. Lehen...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

Joxi Zabalaren amak Auzitegi Konstituzionalaren gastuak ordaindu behar

Joxi Zabalaren ama Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegite baten gastuak ordaintzera Auzitegi Konstituzionalak behartu du: 9.252,06 euro ordaindu beharko ditu epaiketaren gastuengatik.

GALek 1983. urtean bahitu, torturatu eta erail zuen Joxi Zabala.

Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman zuen Zabala familiak terrorismoaren biktimei dagozkien diru-laguntzak ez eskuratzea. Familiak helegitea jarri zion erabaki horri, argudiatuta sekula ez zela frogatu Joxi Zabala ETAko kide...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016